"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aldaketa ugari bizi du munduak 1960ko hamarkada amaieran: energia berriz gainezka, estilo eta musika berriak, itxaropen kutsakorrez blai. Tarek hamabi urteko mutila eta bere ama palestinarren azken errefuxiatu-taldean iritsi dira Jordaniara. Errefuxiatuen kanpamendura egokitzeko zailtasunak izango ditu Tarekek, eta irteten saiatuko da.



