"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jamiek hamasei urte ditu. Karismadun gizon bat aurkeztu, eta haren adiskide egingo da. Harremanak aurrera egin ahala, Jamieren susmoak handitu egingo dira. Eta, hala, bere mundua mehatxaturik ikusiko du: aurkitu berri duen aitatakoari leialtasuna ez ezik beldurra ere badio. Izan ere, John Bunting Australiako serie-hiltzaile arriskutsuena da. 


