"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Roque Cameselle (Vigo, 1981) idazle, gidoigile eta zinema zuzendaria da. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen, EGACI ikastegiko Zinemarako Gidoigintzako irakasle izan zen, eta zinema kritikari El Faro de Vigo egunkarian. Gaur egun, Deboura Cinema etxearen sormen-saila zuzentzen du. Oso gaztea zela, Memoria Indeseable (1998), La chica del último (1998) eta Soldado sin fortuna (2002) film laburrak zuzendu zituen, eta hainbat sari irabazi zituen haiei esker. O Pausiñas kontakizun-liburua eta Bieito Dubidoso eleberria argitaratu ditu; azken horretan dago oinarrituta bere lehenengo film luzea, Azti txikia - azti zalantzatia. Horretaz gain, El diario de Berto telesailaren kapitulu pilotua ere zuzendu zuen.