"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Familia oneko 24 urteko unibertsitate ikasle ohi bat Santiago hiriko kaleetan barrena ibiliko da, bere aitak, geratzen zaion gertuko senide bakarrak, kalean utzi baitu, ezer esan gabe desagertu ostean. Kaleetan etxe berri bat aurkitzen saiatuko da, ezezagunen eta aspaldiko ezagunen artean; bitartean, iraganeko atsekabeak eta osasuna azkar hondatzen ari zaion gaixotasun arraro baten tormentuak jasango ditu.