Aurten, Donostia Zinemaldiak mugikorretarako aplikazio bat sortu du, MovistarTV-rekin batera. Aplikazio horretan, albisteak aurkitu eta Zinemaldiko gertaerak minutuz minutu ezagutu ahal izango duzu. Gainera, eguneko bideoak, argazki-galeriak, trailerrak eta sustapen-klipak izango dituzu, baita 62. edizioko pelikula guztien inguruko programazio eta informazio osoak eta zehatzak ere (sinopsiak, biografiak, fitxa artistiko eta teknikoa, irudiak, sariak, aretoak eta ordutegiak).
Aplikazioari esker, ikusi nahi duzuna planifikatzeko aukera izango duzu, programaziotik hobesten duzuna «gustukoena» gisa markatuz, baita pelikulei buruzko iritzia eman eta edukiak sare sozialetan partekatzeko aukera ere.
Zinemaldiko atal zehatzez gain, aplikazioak MovistarTV-n ikusgai dauden pelikulei buruzko informazioa ere erakutsiko die zinemazaleei.
Aplikazioa doakoa da, hiru hizkuntzatan dago (ingelesa, euskara eta gaztelania) eta App Store, Windows Phone eta Google Playn deskargatu ahal izango da, irailaren 5etik aurrera.