"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hartzen munduan, sagu baten lagun egitea gaizki ikusita dago. Ernestek, musikari ibiltari gisa aritzen den hartz erraldoi pixka bat ipurterre baina bihotz onekoak, Celestine txikia hartuko du bere etxean; karraskarien lurpeko mundutik ihes egin duen sagutxo umezurtz bat. Gabrielle Vincenten haurrentzako liburu-sail ospetsuan oinarritutako fabula ederra da eta Danniel Pennacek idatzi du; hau da, gaur egungo egile frantziar handietako batek.