Saila 2002an jaio zen, Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse arteko lankidetzari esker. Hala, Zinema Eraikitzen atala Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzeko asmoarekin sortu zen, postprodukzio fasean dauden filmak amaitzeko laguntzen bitartez. Bi zinema-jaialdiek aukeratutako Latinoamerikako hainbat film aurkezten dituzte industriako profesionalez bakarrik osatutako talde baten aurrean.
Lehendabiziko ediziotik, Zinema Eraikitzen sailak Latinoamerikako film ugarik amaitzeko aukera izatea ahalbidetu du. Horietako asko, gainera, nazioarteko zinema-jaialdirik ospetsuenetan aurkeztu dituzte, eta askotan sariak irabazi dituzte. Egun Latinoamerikak dituen zinemagile garrantzitsuenetako askok sail horretan hartu dute parte. Hona hemen horietako batzuk: Ana Katz, Celina Murga, Tristán Bauer, Federico Veiroj, Julio Hernández Cordón, Rigoberto Perézcano, Jorge Durán, Ciro Guerra eta Sebastián Silva.
Ekimen profesional honek bi deialdi izaten ditu urtean, bata martxoan, Tolosa Okzitanian, eta bestea irailean, Donostian. Bi zinemaldietako hautaketa-batzordeek zorrotz aukeratzen dituzte filmak, gero horiek amaitzen lagun lezaketen nazioarteko profesional-talde bati aurkezteko.
Donostian Zinema Eraikitzen Industriaren Saria ematen da: Daniel Goldstein, SL, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Kodak (Zinema Profesionaleko Atala), Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Vision enpresak filmaren postprodukzioaz arduratzen dira inglesezko azpitutuluak dituen DCP (Digital Cinema Package) kopia bat egin arte, eta, horretaz gain, filma Espainian banatzen dute.
Berritasun gisa, 2015ean Zinema Eraikitzen Ibermedia TV Saria sortu dugu, Zinema Eraikitzen Industriaren Saria irabazten duen filmarentzat. Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentziak ematen du saria, Ibermedia Programaren bitartez. Hain zuzen, filma Telebistan Zabaltzeko Laguntza Programan sartzean datza saria: Ibermedia TVn eta Ibermedia Digitalen berau modu ez esklusiboan igortzeko baimena, 25.000 USDren balioagatik (fikziozko film luzea) edo 15.000 USDrengatik (dokumentala).
28. Zinema Eraikitzen. Araudia
Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Association Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Conferencia de Autoridades Cinematográficas Iberoamericanas (CACI), Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión. Eta beste hauen laguntza: Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ + Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C Postproduction training program, Europa Distribution, Firefly, La Cinéfondation, La Trame, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network, Région Midi-Pyrénées, Signis eta Titra TVS.
Programme of Films in Progress 28
Harremanetarako: