"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Emad palestinar baserritarrak bere lehen kamera erosiko du laugarren semea, Gibreel, jaiotzen denean. Haren herrixkan, Bil'in-en, banaketa-hesi bat eraikitzen ari dira eta bizilagunak erabaki horri aurre egiten hasiko dira. Bost urtez baino gehiagoz, Emadek bere bi lagun onenak buruzagi dituen gatazka hori filmatuko du eta, aldi berean, Gibreeleren hazkuntza.