"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Matthew Libatique American Society of Cinematographers elkarteko kide da. American Film Institute prestigiotsuan graduatu zen, eta zinematografiari buruzko master bat ere egin zuen han. Darren Aronofsky zinemagile berritzailearekin egin dituen lankidetzei esker egin zen ezagun. Bost film egin dituzte elkarrekin: Pi (1998), Requiem For A Dream (2000), The Fountain (2006), Black Swan (2010) eta, duela gutxi, Noah (2014). Black Swan filmean egindako lanari esker, Oscar sarietarako bere lehen izendapena lortu zuen Libatiquek, baita ASCren izendapen bat eta bere bigarren Independent Spirit Award saria ere.
1995ean ekin zion bere ibilbideari, argazki-zuzendari gisa, musika-bideoen industrian. Hainbat artistarentzat lan egin du; besteak beste, The Cure, Usher, Death in Vegas, Erykah Badu, Incubus, Tupac, Moby, Snoop Dog, Jay-Z, Justin Timberlake eta The Fray-rentzat. 2002an MVPA sari bat eskuratu zuen, argazki onenaren kategorian, Matchbox 20ren “Mad Season”engatik, eta beste bat 2013an Justin Timberlakeren “Suit and Tie”rengatik. Izen handiko zuzendariekin jardun du lanean, hala nola David Fincher, Floria Sigismondi, Phil Harder, Terry Richardson, Mark Pellington, Chris Milk eta Paul Hunter-ekin. Azken aldi honetan, zinema komertzialean dihardu, Brian Beletic, Stylewar, Traktor, Noam Murro, Dante Ariola, Johnny Green eta Ringan Ledgewick zuzendarientzat, besteak beste.
Haren ibilbide zinematografikoan aipatzekoak dira, bestalde, Jon Favreau-rekin egin dituen lanak (Iron Man, 2008; Iron Man 2, 2010; Cowboys and Aliens, 2011), baita Spike Lee (Inside Man, 2006; Miracle at St. Anna, 2008), Joel Schumacher (Tigerland, 2000; Phone Booth, 2002), Liev Schreiber (Everything is Illuminated, 2005) eta Mathieu Kassovitz-ekin eginikoak ere (Gothika, 2003).
Berriki, F Gary Gray-ren Straight Outta Compton (2015), Jodie Foster-en Money Monster (2016), James Pondsaldt-en The Circle (2016) eta Spike Lee-ren Chi-Raq (2015) filmetan jardun du.
Une hauetan, Darren Aronofskyren proiektu berriaren produkzioan dihardu lanean. Filmak, izenik gabea oraindik, Jennifer Lawrence eta Javier Bardem ditu protagonista.
Matthew Libatique Academy of Motion Picture Arts and Sciences-eko kidea da, baita American Society of Cinematographers-ekoa ere.