71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
Sariak
Sariak
Araudia
Araudia
Eskertzak
Eskertzak
Armando Capó Ramos
Costa Rica - Kuba - Frantzia 
80 min.
Abuztua, 1994, Kuba. Carlos (14) uda normala igaroko zuelakoan zegoen, baina bere herria kaos bihurtuko da: gobernuaren politikak aldatuko dira, eta milaka kubatarrek itsasora joko dute, alde egiteko esperantzaz. Lagunak joango dira, familiak bananduko dira, eta emozio jakin batzuk lehenbiziko aldiz biziko dira. Ezer ez da lehen bezala izango.
María Alché
Argentina - Brasil - Alemania 
86 min.
Marcelaren mundua arraro eta hauskor bihurtuko da bere ahizpa Rina hil eta gero. Bere etxean galduta sentitzen da, eta familia hurkoarekin dituen loturak dislokatuta daude. Bere etxera Nacho iritsiko da, alabaren lagun gazte bat, laneko bidaia bat bertan behera geratu baitzaio, eta biek elkarrizketak eta ibilaldiak partekatuko dituzte. Ahaide urrun batek biltzeko deia egingo dio Marcelari; bien bitartean, etxean, hizketaldiak izango ditu beste dimentsio batean dauden senideekin.
Aly Muritiba
Brasil 
104 min.
Tatik eta Renetek argazkiak, bideoak eta musika trukatu zituzten beren mugikorretan, eta eskolako azken txangoan begietara begiratu zioten elkarri. Baina, maitasun-istorio baten hasiera izan zitekeena, amaiera bihurtu zen.
Nicolás Buenaventura
Frantzia - Kolonbia 
78 min.
Cali, Kolonbia. Amaranto (60 urte) bankuko kutxazaina zen, eta duela zenbait urte kaleratu zuten lanetik; hala ere, bere lantoki ohira joaten da oraindik ere, zeregin txikiekin laguntzeko. Garraio blindatuak eskudiru kopuru nabarmena entregatu behar duen egunean, lapurreta erraz bezain aparta egiteko aukeraz jabetuko da Amaranto.
Rubén Mendoza
Kolonbia - Frantzia 
100 min.
Ángelak 12 urte ditu, eta, aitaren aldetik, 30 urte inguruko hiru ahizpa. Hain zuzen, aitaren heriotza dela-eta elkartuko dira ahizpak lehen aldiz. Ángela ez da inoiz bizi izan bere aita ez beste inorekin, eta ez du bere ama gogoratzen. Ahizpek herrialdearen beste aldean utziko dute, izeba batekin, ez dadin estatuaren kargupean geratu. Dolu-bidaia horretan, eta batez ere errepideko hotel ziztrin batean gela berean daudenean, Ángelak, gorputza ernatzen ari baitzaio, bere ahizpa bakoitzean igarriko ditu emetasuna, sentsualtasuna, plazeraren eta saminaren misterioak, gorputza, nahigabea eta bide horietan zehar emakumea izatearen erronka.
Leandro Lara
Brasil 
105 min.
Rodantes filmak hiru pertsonaiaren bizitzaren berri emango digu: Tatiane gazteak atzean utziko du São Paulo, bere iraganeko arazo konpongabeen ondoren bere bizitza berregin nahian; bere sexualitatea ezagutzen ari den Odair gaztea arriskutan sartuko da familiako etxetik joaten denean; eta Henry haitiar etorkina bere bi haurrak aurrera ateratzeko borrokatzen ari da, emaztearen heriotza eta gero, Brasilgo aurrerabide eta pobreziaren erdian. Noizean behin Rondônia estatuan elkartzen dira, kaosaren erdian. Noraezean dabiltza: horixe dute lotura bakarra.
Babesle Ofizialak
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: