"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Fermin Muguruzak Black is Beltza aurkezten zuela eta, Broken Brothers Brass Band-ek zarata batean girotu ditu Zinemaldiko ingurumariak. Iruñeko marching jazz band honek Kursaaletik San Telmo museorako ibilbidea presio-eltze bilakatu eta kaleak lehertu egin ditu bere doinu alaiekin.