71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Filmak
Filmak
François Ozon
Frantzia 
100 min.
Alexis (16 urte betetzear) itotzeko zorian da bere itsasontzia Normandiako kostaldean irauli ondoren. Zorionez, David (18 urte) agertuko da, heroi salbatzailea. Alexisek bere ametsetako laguna ezagutu berri du. Baina, uda bat baino gehiago iraungo al du amets horrek? 1985eko uda.
2020 Mediaproducción S.L.U., Gravier Productions, Inc. y Wildside S.R.L. - Foto de Quim Vives
© 2020 Mediaproducción S.L.U., Gravier Productions, Inc. y Wildside S.R.L. - Foto de Quim Vives
Inaugurazioa
Woody Allen
Espainia - AEB - Italia 
92 min.
Rifkin's Festival filmak Donostia Zinemaldira doan bikote ezkondu estatubatuar baten istorioa kontatzen du. Senar-emazteak liluratuta geratuko dira zinema-jaialdiarekin eta Espainiaren edertasun eta xarmarekin, baita zinemaren munduaren fantasiarekin ere. Emazteak affaire bat izango du zinema-zuzendari frantziar nabarmen batekin eta senarra hirian bizi den emakume polit batekin maiteminduko da. Amaiera dibertigarriko komedia erromantiko bat.
Lehiaketatik kanpo
Klausurako filma
Fernando Trueba
Kolonbia 
136 min.
Izen bereko liburuan oinarrituta, El olvido que seremos filma bihotz oneko gizon bati buruzkoa da; Héctor Abad Gómez mediku eta giza eskubideen aldeko aktibista ezaguna izan zen 70eko hamarkadako Medellín polarizatu eta bortitzean. Istorioak mediku horren bizitza kontatzen du, seme-alabez ez ezik, klase behartsuenetako umeez ere kezkatzen zen aita baten bizitza, hain zuzen. Eszenatokia: etxea, tolerantzian eta maitasunean funtsaturiko hezkuntza batek berezko dituen bizitasunez eta sormenez beteriko tokia. Erabat ezustean, gizonaren alaba maiteetako bat minbizi izugarri batek jota hilko da. Izaki ezin bereziago bat galdu izanak eragindako tristurak eta amorruak bultzatuta, Héctorrek begiak irekiko ditu, eta ikusiko du gizartea, ez entzuteaz eta zeharo intolerantea izateaz gain, bere atzetik joango dela, isilarazteko. Kontakizun intimoa, protagonistarengizonezko seme bakarraren –Héctor Abad Faciolinceren– begietatik ikusia. Gaur egungo Kolonbiak duen idazlerik nabarmenetakoa da Abad.
Lehiaketatik kanpo
Pablo Agüero
Espainia - Frantzia - Argentina 
90 min.
Euskal Herria, 1609. Eskualdeko gizonak itsasora joan dira. Ana basoko festa batean dago, herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak aginduta, eskualdea purifikatu behar du, eta neskak atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Edozer gauza egingo du akelarreari buruz dakiten guztia aitor dezaten. Zeremonia magiko horretan, ustez, deabruak bere zerbitzariak prestatu eta estaltzen ditu. 2017ko Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroaren ArteKino International Prize saria. 
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2017
Naomi Kawase
Japonia 
140 min.
Haurdun geratzeko borroka luze eta asegabe baten ondoren, Satokok eta bere senarrak haur bat adoptatzea erabakiko dute, adopzio-elkarte batek konbentzituta. Urte batzuk geroago, bere familia arriskuan dago Hitari izeneko neska ezezagun baten erruz, ama biologikoa dela baitio. Satokok Hitariren aurka egitea erabakiko du.
Antonio Méndez Esparza
Espainia - AEB 
115 min.
Tallahaseeko (Florida) Familiaren Auzitegi Bateratua adingabeak tartean dauden kasuetan espezializatutako epaitegia da. AEBetan gurasoekin eta seme-alabekin lotutako gaiez arduratzen den auzitegi bakarra da. Familiak auzitegi horretan sartzen dira adingabeekin abusua, abandonua edo zabarkeria leporatu badiete. Legearen arabera, epaitegi honen helburua da familiak ahalik eta azkarren eta ahalik eta modurik seguruenean bateratzea.  Filma James Baldwinen hitzetan oinarritzen da: "Jakin nahi baduzu nola administratzen den justizia herrialde batean, hurbildu babesgabearengana eta entzun horien testigantza".
Julien Temple
Erresuma Batua 
124 min.
Musika-taldearen eta MacGowanen familiaren beraren artxiboko irudi argitaragebeak erabilita, Ralph Steadman bezalako ilustratzaileen animazioekin batera, Crock of Gold filma Shane MacGowan –The Pogueseko abeslari eta konpositore nagusia– punk/poeta irlandarraren ospakizuna da. Johnny Deepek ekoitzitako filma.
Dea Kulumbegashvili
Frantzia - Georgia 
125 min.
Probintziako herri lasai batean, talde estremista batek eraso egin dio Jehovaren lekukoen komunitate bati. Gatazka betean, Yanaren mundua (komunitate-buruaren emaztea) gainbehera etorriko da poliki-poliki. Yanaren barne-atsekabea handitu egingo da bere nahien zentzua topatzeko borrokatu ahala.
Thomas Vinterberg
Danimarka - Suedia - Herbehereak 
116 min.
Teoria baten arabera, gure odolean alkohol kantitate txiki batekin jaio beharko genuke, mozkor puntu batekin, gure burua inguratzen gaituen mundura zabaldu, gure arazoak arindu eta sormena areagotzen delako. Teoria horrek bultzatuta, Martin eta bere hiru lagun –bigarren hezkuntzako irakasle dira hirurak, eta nazkatuta daude– esperimentu batean murgilduko dira; lanaldian, beti intoxikazio etiliko maila berari eutsiko diote. Churchillek alkoholaren eraginpean irabazi bazuen Bigarren Mundu Gerra, nork daki zer egin dezaketen trago gutxi batzuek beraien eta ikasleen alde?
Takuma Sato
Japonia 
109 min.
Gizon bat biluzik eta mozkortuta agertu da Japoniako telebista-kate batean, Namahage egunean. Egun hori ospatzeko, ogroz mozorrotutako gizonak etxez etxe ibiltzen dira, haurrak ikaratu eta urte osoan txintxo portatu daitezen agintzeko. Tasuku, aita gazte bat, ostrazismora kondenatuko dute, herria eta tradizioa lotsagarri uzteagatik, eta bakarrik egingo du ihes Tokiora. Bi urte geroago, herrira itzuliko da bere emazte ohiarekin eta alabarekin gauzak konpontzen saiatzeko, baina egoera oso gogorra aurkituko du.
Eduardo Crespo
Argentina 
83 min.
Rodrigo eta bere ama Rodrigoren anaia nagusia hil berri den herrira joango dira. Toki lasai hartan, doluaren lehen etapak igaroko dituzte. Rodrigo helduen atsekabera hurbildu eta haurtzaroa atzean utziko du, konturatu gabe. Ama heriotza horren misterioak argitzen saiatuko da. Nosotros nunca moriremos film garbia da, malenkonia ez ezik, umore arina ere baduena, maitasun pixka bat ematen saiatzen diren pertsonaia bakartiz osatua. Denboran etendako istorioa, probintzia-toki galduetan flotatzen duena.
Danielle Arbid
Frantzia - Belgika 
99 min.
“Iazko irailetik gizon baten zain egon naiz etengabe: deitu ziezadan nahi nuen, ni ikustera etor zedin... Gizon horrek duen guzti-guztia ezin ederragoa iruditzen zitzaidan: bere begiak, bere ahoa, bere zakila, bere haurtzaroko oroitzapenak, bere ahotsa...”
Harry Macqueen
Erresuma Batua 
93 min.
Sam eta Tuskerrek hogei urte daramate elkarrekin eta beti bezain grinatsu daude elkarrekin maiteminduta. Baina azken bi urteetan, Tuskerri fase goiztiarreko dementzia diagnostikatu ziotenetik, bikotearen bizitza aldatu egin da. Udazkena heltzean, errepideko bidaia bat egiteko plana egingo dute, Tuskerrek oraindik bidaiatzeko aukera duen bitartean, euren lagun eta senideekin berriz konektatzeko eta iraganeko lekuak bisitatzeko. Bidaiak aurrera egin ahala, etorkizunari buruz ideia desberdinak dituztela konturatuko dira. Sekretuak jakingo dituzte, plan pribatuak agerian geratuko dira eta inoiz ez bezala probatuko da elkarri dioten maitasuna.
Šarūnas Bartas
Lituania - Frantzia - Txekiar Errepublika - Serbia - Portugal - Letonia 
128 min.
Lituania, 1948. Gerra amaitu da, baina herrialdea hondatuta dago.  Untė 19 urteko gazte bat da, eta sobietarren okupazioari aurre egiten dion mugimendu partisanoko kide. Ez dute baldintza berdinetan borrokatzen, baina borroka desorekatu horrek biztanle guztien etorkizuna baldintzatuko du. Bizitza deskubritzen den adinean, Untėk indarkeria eta traizioa deskubrituko ditu. Mugak lausotu egingo dira bere gazte grina sutsuaren eta borrokatzeko arrazoiaren artean. Buru eta bihotz arituko da, inozentzia galtzea badakarkio ere...
Zhou Ziyang
Txina 
108 min.
Yang Hua eta Miao Wei senar-emazte zoriontsuak Wuhain bizi dira, Barne Mongoliako basamortu-paisaia liluragarri batez inguratutako hiri txiki batean. Yang Hua senarra kezkatuta dago bi familiek maila ekonomiko desberdinak dituztelako. Bere lagun Luo Yurekin mailegu komertzialen negozio bat sortuko du baina, zoritxarrez, porrot egingo die negozioak eta zor handiak hartuko ditu Yang Huak. Egun batean, familia, adiskideak, hartzekodunak eta zordunak bata bestearen atzetik iritsiko zaizkio eta geratzen zitzaion duintasun apurra kenduko diote pixkanaka.
Rodrigo Sorogoyen
Espainia 
304 min. Saila
Istiluen aurkako sei poliziak kaleratzea egin dute Madrilgo erdigunean; egoera konplikatu, eta gizon bat hil da. Barne Arazoetarako talde bat arduratzen da gertakariak ikertzeaz, eta istiluen aurkako sei poliziei zuhurtziagabekeriazko homizidioa leporatzen diete. Agenteak irtenbide bat bilatzen hasten dira beren kabuz, baina, azkenean, banandu, eta are gehiago konplikatzen da egoera. Laia, Barne Arazoetako agenteetako bat, kasuarekin obsesionatzen da, eta, azkenean, konturatzen da huts egin duen kaleratze horren atzean gauza asko ezkutatzen dela. Sei ataleko telesaila, bakoitza 50 minutukoa.
Lehiaketatik kanpo
Matt Dillon
Mexiko - Kuba - AEB 
91 min.
El Gran Fellove Matt Dillon aktore eta zinemagilearen film dokumentala da, Francisco Fellove abeslari eta showman kubatarraren musika-ibilbidea eta artistaren azken albumaren grabazioa kontatzen dituena. Artxiboko elkarrizketa, argazki eta bideoen bidez, eta baita Matten beraren grabazioen bitartez ere, Felloveren bizitza deskribatu eta gogorarazten da filmean: Kuban izugarri ahalegindu zen musikari gisa, azkenean arrakasta izan zuen Mexikon, eta musikari erakutsi zion maitasuna kutsakorra izan zen amaierara arte.
Emanaldi Bereziak
Aitor Gabilondo
Espainia 
428 min. Saila
ETAk armak utziko dituela iragartzen duen egunean, Bittori hilerrira doa, terroristek hil zuten El Txato senarraren hilobiari esatera bizi izan ziren herrira itzultzea erabaki duela. Bizikide izan ahalko da bere eta familiaren bizitza aldarazi zuen atentatuaren aurretik eta ondoren jazarri ziotenekin? Jakin ahalko du nor den bere senarra garraio-enpresara bidean hil zuen kaputxaduna? Bittoriren presentziak herriko lasaitasun faltsua aldatuko du, eta, batez ere, Mirenena. Miren kartzelan dagoen Joxe Mari terroristaren ama da, eta, garai batean, lagun minak ziren. Zer gertatu zen bi emakume horien artean? Zerk pozoitu du beren seme-alaben eta senarren bizitza, iraganean harreman hain estua bazuten? Urradura disimulatuekin eta uste ezin hautsizkoekin, baita zauriekin eta ausardiarekin ere, El Txatoren hilketak eragindako kraterraren aurreko eta ondorengo istorio goriak ahazteko ezintasunaz eta barkamenaren beharraz hitz egiten digu. Zortzi ataleko telesaila, Fernando Arambururen izen bereko eleberrian oinarritua eta HBO Europerako ekoitzitako lehen telesaila espainolez.
Emanaldi Bereziak
Luca Guadagnino
Italia 
446 min. Saila
Fraser, hamalau urteko mutil bat, Venetoko base militar amerikar batera bizitzera joan berri da. Han Caitlin ezagutuko du, bere adineko neska bat. Biak ala biak nahasita daude sexu- eta genero-nortasunei dagokienez. Pixkanaka, lagun bihurtu eta elkarri lagunduko diote. Azkenean, harreman bat dutelako itxurak egingo dituzte, kideen eta kanpoko munduaren presioa saihesteko. Caitlinek bere alderdi femeninoa baztertzen du, ez baitu ezer jakin nahi horri buruz, eta Fraserrek, bestalde, erakarpena sentituko du bere ama Sarahrekin lan egiten duen mutil zaharrago batengandik. Bi protagonisten lehen maitasun-esperientziek eragin ikaragarria izango dute euren bizitzetan.
Emanaldi Bereziak
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: