Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailean izena emateko epea ireki du gaur. Work in progress honen helburua Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzea eta postprodukzio-fasean dauden filmak amaitzen laguntzea da.
Aurkeztutako film guztietatik gehienez sei aukeratuko ditu Donostia Zinemaldiko Hautaketa Batzordeak. Gutxienez 60 minutuko iraupena izan beharko dute, eta, nagusiki, Latinoamerikako herrialdeetako ekoiztetxeek ekoitzi behar dituzte. Izena emateko epea uztailaren 1ean amaituko da.
WIP Latam irailaren 20an, 21ean eta 22an izango da; WIP Europa eta X. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa ere egun horietan egingo dira.
2020. urtean pandemia garaian, Donostia Zinemaldiak 1.185 industria-akreditatu izan zituen (2019an 1.749 izan ziren), eta horietatik 487k online akreditazioa izan zuten Zinemaldiaren webguneko Online Industria atalean sartu ahal izateko. Atal horrek Industria Sailaren eduki digitalak biltzen ditu eta aurten ere akreditatuen eskura egongo da.
Aurten bi sari berri izango ditu WIP Latamek. Alde batetik, Paradiso Projeto Sariak, ikus-entzunezko alorrean Brasilgo talentuei babesa ematen dien Olga Rabinovich Institutuaren ekimen filantropikoak, 10.000 dolar estatubatuar emango dizkio nagusiki Brasilgo ekoiztetxeen partehartzea duen balizko ekoizpen bati. Bestetik, Industria Saria eta EGEDA Platino Industria Saria irabaziko dituzten lanek Cannesko zinema jaialdiko Marché du Filmean proiekzio bat egin ahalko dute 2022. urtean, filmaren nazioarteko ibilbidea indartuz.
WIP Latam Industria Saria. Ad Hoc, Deluxe, Dolby, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Sherlock Films enpresek postprodukziorako laguntzak emango dute. Saria aurkeztutako aurkeztutako film baten postprodukzioan datza, barnean hartuta ingelesez azpititulatutako DCPa sortzea eta Espainian banatzea.
WIP Latam onenaren EGEDA Platino Industria Saria. Guztira 30.000 euro gordin emango dizkiote film irabazlearen ekoizle nagusiari, EGEDA Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundearen babesari esker.
Projeto Paradiso Sari berria, Olga Rabinovich Institutuaren ekimen filantropikoa. 10.000 dolar estatubatuar gordin sail honetako nagusiki Brasilgo ekoiztetxeen partehartzea duen balizko ekoizpen batentzat.
WIP Latam Industria Sariaren eta WIP Latam onenaren EGEDA Platino Industria Sariaren irabazleentzako proiekzio bana Cannesko zinema jaialdiko Marché du Filmean 2022. urtean.
Arautegia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO EPEMUGA: UZTAILA 1
wips@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481217
www.sansebastianfestival.com
WIP Latam egitasmoa Ibermedia Programaren, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Creative Europe MEDIAren laguntzari esker gauzatu ahal izan da, eta Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, EGEDA Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea, Laserfilm Cine y Vídeo, Marché du Film-Festival de Cannes, Nephilim Producciones, No Problem Sonido, Projeto Paradiso eta Sherlock Films enpresen lankidetzari esker egin ahal izan da.
Industria Saila ondorengoen babesarekin