"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sun Liangek Txinatik Donostiara etortzen da bere bigarren film luzearekin: Shu qi shi guang (Lost in Summer). Bere aurreko lana eta lehenengo film luzea Kill the Shadow (2018), Montrealgo, Shanghaiko eta Pingyaoko jaialdietan hautatu zen, eta zuzendutako bere film laburrekin sariak irabazi ditu.
Haurten, Kutxabank-New Directors lehiaketan parte hartuko du thriller eta zinema beltzeko osagaiak nahasten dituen filmarekin. Txinatar zinema berriko estiloarekin gozatzen dutenek gogokoa izango dute filma. Honetan nerabe bat jarraitzen dugu udan zehar. Eta ez da uda eguzkitsua izango. Lehenengo maitasunak eta lehenengo
maite etsipenak, adiskidetasunak eta eztabaidak, lapurketak eta borrokak, eta baita ere bizi-nahasmendua ezagutuko ditugu. Protagonistak bere bidea aurkitu nahi du, baina lortzen duen ala ez jakiteko, filma ikusi behar da. Azkenean, guztiok izan gara nerabeak, baina, ez al da nerabezaroa ezberdina pertsona bakoitzarentzat?