71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
New Directors
New Directors
Filmak
Filmak
Silvina Schnicer, Ulises Porra
Dominikar Errepublika - Argentina 
89 min.
Sarak eta haren haurtzain Yarisak harreman estu-estua dute, gizarte-maila alde batera utzita: ama-alaben antzekoak dira biak, baina, halako batean, istripu bat gertatu eta ezerk bereiziko ez zituelako lilurakeria xaloa arriskuan egongo da.
Murillo Cine Maravillacine
© Murillo Cine Maravillacine
Mara Pescio
Argentina - Brasil 
67 min.
Julia bere jaioterriko auzora itzuliko da, iruzur bat era urte batzuk igaro ondoren. Alabari aitarekin bizitzera joaten uzteko baimen bat sinatzera itzuli da, baina, batez ere, han utzi zuen dirua berreskuratzera, arazo asko konpontzeko dirua behar baitu. Iraganera itzultze hori ez da espero zuen bezalakoa izango.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2017
Hong Sung-eun
Hego Korea 
90 min.
Jina da kreditu-txartelen enpresa bateko bezeroei arreta emateko zentroko langilerik onena. Harreman estuak saihestu nahian, bakarrik bizitzeko eta lan egiteko erabakia hartu du. Jina eroso sentitzen da bere bizimodu bakartian, baina egun batean, bizilagun gogaikarri bat hurbiltzen saiatuko zaio, eta hortik egun gutxi batzuetara hilda agertuko da bizilagun hori. Ordutik aurrera, bizitzatik aldendu zituen pertsona asko gogaitzen hasiko zaizkio: aita, amaren herentziagatik jazartzen ari zaiona; Sujin, lankide berri nekagarri baina atsegin bat; eta Seonghun arduragabea, bizilagun berria.
Selman Nacar
Turkia - Frantzia - Errumania - Espainia 
91 min.
Langile batek zauri larriak eragiten dizkion istripu bat izan du Kadirren familia-negozioan, eta beraz, Kadirrek bere ametsetan, familian eta zauritutako langilearen emaztearen bizitzan eragina izango duen erabaki moral bat hartu beharko du.
WIP Europa 2020
Darko Sinko
Eslovenia 
106 min.
Boris Robic gizon arrunta da. Gau batean, ordea, norbait Borisi tiro egiten saiatuko da. Ikerketetan ez da ezer susmagarririk aurkituko. Ez etsairik ez susmagarririk. Dirudienez, inork ez luke inolaz ere Boris hil nahiko. Poliziak ikerketa ixten duenean, bere kabuz ikertzen hasiko da Boris, eta susmagarriaren bila dagoela, ibilbide tragikomiko batean sartuko dela ikusiko dugu. Izan ere, konturatuko da uste baino askoz ere jende gehiagok gorroto diola, eta bere bizitzaz duen irudia ilusio bat besterik ez dela.
WIP Europa 2020
Javier Marco
Espainia 
90 min.
Juan espetxe-funtzionarioak igandero behatzen dio, isilik, Bertari; presoetako baten ama da Berta. Azkenik, Bertarekin hitz egitea lortuko du, baina, ia konturatu gabe, beste aita baten itxurak egiten hasiko da, eta kartzela barruan Josefina izeneko alaba bat duela asmatuko du. Juan eta Bertak duten hutsunea betetzeko premiak, inguruan duten errealitatetik haratago elkar topatzera eramango ditu.
Foto por Alejandro Pérez Ceferino
© Foto por Alejandro Pérez Ceferino
Juan Sebastián Mesa
Kolonbia - Frantzia 
84 min.
Jorge nekazari gaztea mendi baten tontorrean bizi da. Bere belaunaldiko guztiek hirira emigratu dute, baina Jorge geratu egin da aitak oinordetzan utzi zion kafe-etxaldearen ardura hartu duelako, aitona zaintzeaz eta bere lehengusu Rosarekin maitasun-harreman bat izateaz gain. Herriko jaiak hurbiltzen ari dira, eta Jorge irrikaz dago bere neska-lagun ohi Andrearekin noiz topo egingo. Denbora eta distantzia gorabehera, ezin izan du Andrea ahaztu. Emakumea berriz ikusteko gogoa obsesio bihurtuko da, izurrite isil batek kafe-soroak inbaditzen dituen bitartean. Iristear dira jaiak, eta musika kirrinkariaren eta haluzinazioen artean Jorgek ulertuko du elkartzen zituen guztia desagertu egin dela eta bere lurraldean geratzea benetako maitasun- eta erresistentzia-ekintza dela.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2017 WIP Latam 2020
Agustín Banchero
Uruguai - Brasil 
88 min.
Hilda Concepción herrian bizi den emakume bakartia da. Nahita, ingurune hurbileko pertsonekin harreman afektibo oro hautsi du. Bizitza eten egingo zaio abisatzen diotenean semea hainbat urteren ostean bisitan etorriko zaiola. Horrela, etxea eta azken urteotan gain behera erori zaion itxura pertsonala hobetzeko prestaketak egiten hasiko da. Baina, eguna iristear dagoela, semeak bisitaldia bertan behera utzi eta atzeratu egingo du, noiz arte zehaztu gabe. Orain, iraganean eman beharko du Hildak uda.
Zinema Eraikitzen 36
Philippe Grégoire
Kanada 
79 min.
Poliziako ikertzaileak Alexandre Kanadako aduana-eskolako irakaslea behatzen hasi dira, sexu esplizituko marrazki batzuk direla-eta hiria kezkatuta baitago eta horien jatorria aurkitu nahi baitute.
Emanuel Pârvu
Errumania - Txekiar Errepublika 
96 min.
Magda gazteak boluntario gisa egiten du lan ospitale batean, eta egun batean, bere lepoko garestia oparituko dio gaixo dagoen haur bati; aita ziur dago berriro gezurretan ari dela. Magdak errugabea dela frogatzen duenean, aita lotsatuta eta errudun sentituko da, baina ezingo du onartu oker zegoela. Aita-alaben arteko harremana hautsita dago, nahaspilatuta; iraganeko erabakiek, berriz, ondorio konponezinak izango dituzte.
Fran Kranz
AEB 
110 min.
Zorigaitz deskribaezin baten ondorioz bizitzak suntsituta geratu eta urte batzuetara, bi guraso-bikotek modu pribatuan hitz egitea adostuko dute, aurrera egiten saiatzeko.
Lena Lanskih
Errusia 
109 min.
Vikak 14 urte ditu eta Uraletako eskualde errusiarreko hiri txiki batean bizi da, hiriburutik kanpo. Basoan, hezeguneetan hazten diren fruituak bildu eta amari laguntzen dio kaleko merkatu batean fruitu horiek saltzen. Eskolako koreografia-eskolak gustatzen zaizkio. Eta haurtxo bat dauka, baina inork ez luke sekula horren berri izan beharko.
Sun Liang
Txina 
100 min.
Uda iritsi eta institutua amaitu da; nerabe batek bere bizi-nahasmenduari aurre egin beharko dio, eta irtenbide bat aurkitzen saiatuko da edonola. Alabaina, porrot egingo du, eta hilketa bat ere jazoko da.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: