71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Zinemira
Zinemira
Filmak
Filmak
Zinemira
Zinemira
Zinemira Saria
Zinemira Saria
Inaugurazioa
Javier Corcuera
Espainia - Peru 
100 min.
La Polla Records, punkaren talde mitikoenetako bat, taldeak egingo duen azken biraren harira itzuliko da agur esateko, eta taldearen abeslari Evaristo Páramosek 40 urteko historia oroituko du, Euskadin jaio zeneko herritik. Baserritar batzuen istorio sinestezina da hau, euren abestien bidez musika erretxindua irauli zutela eta lortutako milaka jarraitzaileek abesti horiek ereserki bihurtu zituztela kontatzen diguna.
Klausurako filma
Maru Solores
Espainia 
85 min.
Haurtzaroan ereiten al da zoriontasunaren hazia? Gogoratzen ez ditugun lehen urte horiek aztarna sakonak uzten omen dizkigute. Baina, aztarna hori betiko al da? Edo, aldiz, aldatu egiten da? Hau bidaia pertsonal bat da ahaztutako leku horretara, gaur naizen amarengandik izan nintzen umearengana doana.
Iñaki Alforja, Iban Toledo
Espainia 
91 min.
Bortxazko desagerpen batek ez du soilik desagertuaren bizitzarekin amaitzen, uretara botatako harri batek sortzen dituen uhinen antzera, orbain emozional bat uzten du familia eta gizartearengan. 80ko hamarkadaren hasieran, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen José Miguel Etxeberria Álvarez, Naparra, desagerrarazi zuten. Gurutzatutako komunikatu, erreibindikazio desberdin eta axolagabekeri judizialaren artean, familiak desagerpenari erantzun bat ematen saiatu zen. Anaiaren desagerpenak irekitako zauria sendatzeko asmoz, Eneko da berrogei urte baino gehiago iraun duen bilaketaren lekukoa hartu duena.
Pantoma films 2021
© Pantoma films 2021
Iker Elorrieta
Espainia 
87 min.
Nikolas autismoa duen 30 urteko gaztea da, eta ama hiltzen zaionean, jaioterrira bidaiatzea erabakiko du. Misio bat bete nahi du, bi egunean itsaso zabalera heltzea. Bertan Ane aurkituko du, laguntzeko prest dagoen haurtzaroko lagun bakarra. Hala ere, komunikatzeko dituen zailtasunak direla-eta, Nikorentzat ez da erraza izango. Izan ere, mundu guztiak ez du maiztasun bera sintonizatzen.
Mireia Gabilondo
Espainia 
92 min.
Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joan da horietako baten ezkondu aurreko agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik igarotzen, eta elkarren artean lotura handia sentitzen badute ere, ezer ez da lehen zen bezalakoa; edo bai... Ustez asteburu zoro bat izan behar zuen esperientzia are gehixeago erotuko da, trapu zaharrak, inoiz elkarri esan gabekoak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Animalia-erreinuan erleak omen dira hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta, agidanez, dantzaren bidez komunikatzen dira...
Aitor Merino
Espainia 
100 min.
Amaia eta Aitor anai-arrebek laster beteko dituzte 50 urte. Ez dute seme-alabarik. Oso gaztetatik Kontxi eta Iñaki guraso erretiratuengandik urrun bizi dira. Uda batean, Fantasía izeneko gurutzaontzi batean elkartuko dira. Badirudi itsaso zabalean denbora gelditu egiten dela, baina ostertzetik haratago errealitateak aurrera egiten jarraitzen du atsedenik gabe.
Ikusmira Berriak 2013
Igor Legarreta
Espainia - Frantzia 
101 min.
Azken karlistaldia amaitzear dela, baso sakonean bizi den emakume misteriotsu batek umezurztegi batetik erreskatatuko du neskato bat. Larriki zauriturik, hiltzen ari dela sentituko du neskatoak, eta emakumea aingeru bat dela pentsatuko du, bere bila etorri dela zerura eramateko. Laster jakingo du izaki bitxi horrek betiko bizitza eman diola baina, aldi berean, gaueko iluntasunean bizi beharko dutela biek, "betirako". Kondizio berri horretan, mingarria egingo zaio denbora igaro baina haur-gorputz berarekin segitzea; alabaina, Cándido ezagutuko du, etxean alaba izango balitz bezala hartuko duen gizon xume bat, eta bere izaeraren aurkako borrokan eta lapurtu zioten bizitza berreskuratzeko ametsean lagunduko dio. Ilargi Guztiak. Todas las lunas fabula fantastikoa da, heriotzari beldurra izateaz eta hilezkortasunaz hausnartzen duena.
Maider Oleaga
Espainia 
84 min.
2005eko amaiera. Kuartango, Arabako (Euskal Herria) haran urrun bat. Bi gizonek amets zahar bat mamitzeko konpromisoa hartu dute: western bat filmatzea. Ez dute ez dirurik ez talde teknikorik, baina bertako biztanleak filmeko pertsonaiak gorpuzteko konbentzituko dituzte. Algo más que morir, lehen euskal westerna, Almería Western Film Festival jaialdian estreinatu zen 2014an, eta bi sari nagusi irabazi zituen. Kuartk Valley filmak azkenean argitara eman du abentura kolektibo hori, eta kondaira finkatuta geratuko da.
Xabier Erkizia
Espainia 
63 min.
O gemer film esperimentala da, euskal idi-gurdien soinu bitxiaren bidaia geografiko eta historikoari buruzkoa. Soinu horrek 60ko hamarkadara arte iraun zuen Kantauri isurialdearen zati batean, baina gaur egun ia erabat desagertu da Iberiar penintsula osoan. Filmak ibilbide bat egiten du, soinuak gure lurraldean gaur egun duen isiltasunetik Brasilgo erdialdean berragertu den arte, hainbat urteko ikerketa baten ondoren. Gurdiak aurrera egiten duenean sortzen duen soinu kirrinkari (baina afinatu) berezi horrek zalantzan jartzen ditu ikusten dugun munduak nolako soinuak egiten dituen jakiteko baliatzen ditugun zentzumenak eta esperientzia.
Hernán Zin
Espainia 
77 min.
2020ko martxoan, covid-19ak mundua geldiarazi zuen. Eta musika ere gelditu egin zen. Begirunerik gabe. Denok konfinatu gintuen etxean. Belakok, Espainian musikaren sari guztiak irabazi dituen talde bizkaitarrak eta BMG konpainiak Europan eta Mexikon 2020rako egina zuen nazioarteko apustu handiak, New Yorken mundu-birako lehen kontzertua amaitu ondoren, etxera ihes egin behar izan zuen Donald Trump AEBko presidenteak mugak ixteko emandako mezuaren ondorioz. Beraz, musika-taldeak bertan behera utzi behar zituen 2020rako aurreikusita zituen gutxienez 60 kontzertuak. Hilabete horiek nola bizi izan zituzten. Elkarrekin nola jarri ziren harremanetan, bakoitza bere etxean isolaturik. Nola berrasmatu behar izan zuten taldea. Nola sortu zuten munduko lehen bira pandemia betean, autokarabanetan drive-in zinemetan road movie bat asmatuz eta Europako hedabide guztiak harrituta utziz. Eta nola egin zioten aurre erronka horri aurrera egiteko, indarrez, irudimenez eta ilusioz.
Josu Martinez, Samara Velte
Espainia 
69 min.
Nola sukaldatu zen Euskaldunon Egunkariaren aurkako eragiketa? Zer dela eta erabaki zuen Estatuak haren kontra jotzea? Zer bilatzen zen euskalgintza mugimenduko pertsona ezagun eta prestigiotsuak atxilotu, torturatu eta publikoki umiliatzean? Zergatik itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko egunkari bakarra? Dokumental hau, galdera horientzako erantzunen bila abiatuko da, fokua garaiko gako eta faktore ezberdinetan ipinita. Ikerketa sakon baten ondorio, lehen mailako pertsonaien testigantzen bidez eta Egunkariaren beraren artxiboetatik ateratako irudi ineditoei esker, orain arte ezezagunak diren ikuspegi eta datuak azalaratzea izango da filmaren parioa.
Mel Arranz
Espainia 
7 min. Film laburra
Lerro eta formen artean, eskuek elkar ukitu, ezagutu eta esperimentatzen dute, azalen arteko mugak hautsi nahian.
Zinemira Kimuak
Aitor Gametxo
Espainia 
17 min. Film laburra
Martinek ilusioz betetzen du egunero lan egiten duen platoa. Bere bizitza pertsonalean, berriz, hutsune handi bat sentitzen du.
Zinemira Kimuak
Mikel Gurrea
Espainia 
17 min. Film laburra
Donostia, 2000. Euskal gatazka aktibo dago. Kanpoan duen anaiari gutun bat idazten dion bitartean, Sara, 15 urteko eskalatzailea, bere bizitzako maila-igoerarik gogorrenerako entrenatzen ari da.
Zinemira Kimuak
Laida Lertxundi
Espainia 
16 min. Film laburra
Aktore ez-profesionalez osatutako talde batek hainbat zentzumen-ariketa egiten ditu, besteak beste, elkarrizketa telepatikoak, begiak estalita paseatzea eta plein air marrazkiak Euskal Herriko itsas paisaietan eta mendietan. Horrela, konfinamenduaren ondoko baldintzek markatutako errealitatea ukitu nahia eta han egon nahia jartzen dute martxan.
Zinemira Kimuak
Iñigo Aranburu
Espainia 
5 min. Film laburra
Atzo grabatutako soinuak eta ahotsak gaur erreproduzitzen dira erresonantzia kaxa handi batean.
Zinemira Kimuak
Iker Maguregi
Espainia 
12 min. Film laburra
Bi anaia hondartzan jolasten dira petardoekin. Abandonatua dirudien karabana bat aurkitu eta barnealdea ikuskatzea erabakitzen dute. Arriskuak erakartzen ditu, hori da haien harremanaren oinarria.
Zinemira Kimuak
Aitor Oñederra
Espainia 
14 min. Film laburra
Ezin nion inori ezer kontatu. Bakarrik nengoen.
Zinemira Kimuak
Lur Olaizola
Espainia 
14 min. Film laburra
1954ko urtarrilaren 24ean, 22 urteko Mamaddi Jaunarenak itsasontzi bat hartu zuen Le Havretik New Yorkera. Baina bere bidaia lehenago hasi zen herriko zineman, pantailatik atera eta inoiz desagertzen ez diren irudiekin: Cadillac ederra, neska gaztea, zerua blu.
Zinemira Kimuak
Mikel Rueda
Espainia 
18 min. Film laburra
Gorrotoz beteriko iraganeko urteak, itxi gabeko zauriak eta berrartu gabeko maitasunak. Covid-19arekin eta konfinamenduarekin ate atzeko arerio gisa, María Luisa eta Mai ama-alabek elkarrekin igaroko dute gau oso bat.
Itxitik
Borja Crespo
Espainia 
12 min. Film laburra
Nara youtuber gazte bat da, eta ez da bere gelatik ezertarako irteten. Nahi duelako bizi da isolatuta eta Interneten ematen du bere konfinamenduaren berri, mundu-pandemia batek guztiak etxean geratzera behartzen dituen arte.
Itxitik
Kevin Iglesias
Espainia 
11 min. Film laburra
Hiru pertsonaia euren bizitzako unerik onena bizitzear daude... fenomeno bitxi bat agertzen den arte.
Itxitik
Maider Oleaga
Espainia 
15 min. Film laburra
Bi emakume ezezagun: Doroty, 45 bat urteko etxeko langile bat, Erdialdeko Amerikakoa, eta Mari, adinekoa eta gorreria-arazoak dituena; bi emakumeak behartuta egongo dira ezarritako konfinamendua elkarrekin igarotzera, koronabirusa heda ez dadin.
Itxitik
Iban del Campo
Espainia 
16 min. Film laburra
Euskal birologo bat laborategi abangoardista batean konfinatuko da, koronabirusaren aurkako txertoaren bila.
Itxitik
Imanol Gómez de Segura
Espainia 
12 min. Film laburra
Tartea filmak benetako istorio bat kontatzen digu, Santiago Ospitaleko (Gasteiz) kanpo-langile bati eta laugarren solairuan covid-19az gaixo dagoen paziente bati 2020ko martxoaren 26an jazoa. Istorio "txiki" bat, humano eta erreala, isolamenduari buruzkoa.
Itxitik
David Pérez Sañudo
Espainia 
14 min. Film laburra
Laida Mentxaka txirrindulari beteranoak ezin du bere maila berreskuratu ezuseko lesio baten ondorioz. Alarma-egoeran, etxeko konfinamendua aginduko da. Dopinaren Aurkako Espainiako Agentziako inork ez du bere atea joko 2 astean.
Itxitik
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: