Ikusmira Berriak programak garapen-fasean dauden ikus-entzunezkoen proiektuak onartzen ditu.
Aurkeztutako proiektuak edozein iraupenekoak izan daitezke (luzemetraia, film laburra, film ertaina) eta ez dago gaien araberako mugarik (fikzioa, ez-fikzioa, etab.)
Proiektuak honako kategoria hauetako baten bidez inskribatu behar dira:
Ezin da proiektu bat hainbat kategoriatan inskribatu.
Eskatzaileek ONLINE INPRIMAKIA BETE BEHAR DUTE 'INSKRIPZIOA' ATALEAN, eta honako eduki hau duen dosier bat erantsi behar dute (pdf bakarra):
Dosierraren hizkuntza:
Eskatzaileek aldez aurretik lan bat edo gehiago zuzendu badituzte, online ikusteko estekak sartu beharko dituzte inprimakiko 6. puntuan.
2026(e)ko egonaldirako inskribatutako proiektuak onartzeko epea 2025(e)ko irailaren 1(e)an amaitzen da, 23:59an - (CET)
Zinematografia-esparruko profesionalek osatutako aurretiko hautaketa batzorde batek aurkeztutako materialean oinarritutako lehen aukeraketa bat egiten du.
Tabakalera, Donostia Zinemaldia eta Elías Querejeta Zine Eskolako kideek osatutako Ikusmira Berriak programako hautaketa-batzordeak behin betiko hautaketa egiten du.
Hautatutako sei proiektuak 2025(e)ko abenduan jakinaraziko dira. Parte hartze baldintzak onartu ondoren, 2026(e)ko urtarrilean hautatutako proiektuak iragarriko dira.
Guztira sei egonaldi emango dira.
Kategorietako bat hutsik uztea eta/edo kategoria bati egonaldi bat baino gehiago ematea erabaki dezake batzordeak.
Esleipena egiten denetik, hautatuek astebeteko epea izango dute egonaldia onartzeko, eta ezin izango dute aurkeztutako proiektuaren gaia aldatu.
Batzordeak erreserba-zerrenda bat osatuko du eskatzaile-talde bakoitzeko. Horiek egonaldia lor dezakete, hasieran hautatutako pertsonek beren hautagaitza ezeztatzen badute.