"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nora eta Agnes ahizpek euren aita karismatikoarekin egingo dute topo berriz, harengandik aldenduta egon ondoren; izen handiko zuzendari ohia da Gustav, eta bere alaba Norari –antzerkiko aktoreari– rol bat eskainiko dio bere hurrengo filmean. Norak ezetz esan baina laster jakingo du Hollywoodeko izar gazte eta sutsu bati eman diola aitak rol hori. Bat-batean, bi ahizpek aitarekin duten harreman korapilatsua kudeatu beharko dute, familia-dinamika korapilatsuan sartutako izar estatubatuar bati aurre egiteaz gain.