"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Alia Trabuccoren best-sellerrean inspiratuta, Limpia familia-drama aztoragarria da, eta Estela etxeko langilearen eta hark gau eta egun zaintzen duen sei urteko neskatoaren arteko harreman biziaren istorioa kontatzen digu. Bien arteko lotura estutuz doan heinean, mendekotasunezko eta isilpeko mundu bat eratuko dute, eta emaitza saihestezin batera eramango ditu horrek.