"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Dídacek hamasei urte ditu eta bizikletaz ari da bidaiatzen Danubio ibaian zehar familiarekin. Egun beroetako batean, ezusteko topaketa batek bidaiaren norabidea aldatuko du: mutiko misteriotsu bat agertuko da uretatik. Presentzia enigmatiko hark zerbait berria piztuko Dídacengan, senideekiko harremana aldatzen hasteaz gain.