"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Goranzko pop-izar bat topatzen duenean, hogeitaka urteko saltzaile batek aprobetxatu egingo du jende ospetsuen artean aurrera egiteko. Alabaina, adiskidetasunaren eta jarraitzaile izatearen arteko muga lausotuz doan heinean (ia desagertu arte), sarbidea eta gertutasuna hil ala biziko arazo bihurtuko da.