"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1949. George Orwellek bukatu egin du azkena baina garrantzitsuena izango zen eleberria, 1984. Orwell: 2+2=5 idazlearen azken hilabeteetan eta etorkizuna iragarri zuen obra murgiltzen da haren maisulan distopikoan munduari erakutsi zizkion kontzeptu bizi eta kezkagarrien erroak arakatzeko... Bikoizpentsatzea, Pentsamendu-krimena, Hizketaberria, Anaia Handiaren nonahiko espektroa... egia soziopolitiko kezkagarriak, gaur egun geroz eta ozenkiago entzuten direnak.