"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Delia eta Anabel ama-alabek oso modu desberdinean egin behar diote aurre Deliaren senar eta Anabelen aitaren heriotzari. Jaéngo olibondo-zelaien eta Bartzelonako kaleen artean, bi emakumeek euren etorkizunaren ziurgabetasunari aurre egin beharko diote, maitasunaren eta minaren, samurtasunaren eta gogortasunaren artean direnak eta ez direnak eginez.