"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Santiago Argentinako polizia-kaboa da, Uruguairako muga zeharkatu duena, atzean dituen beste polizia-agente batzuengandik ihesi. Uniformea erabiliz, eskualdeko janari-postuak ikuskatzen eta esnekiak eta hestebeteak probatzen ditu bizirik irauteko, herritarren artean oharkabean pasatzen saiatuta betiere. Dirurik eta ostaturik gabe, baina enpatiaz eta maltzurkeriaz, bizitza berri bat prestatzen hasiko da eta bidean gurutzatutako pertsonaia lokalen laguntza jasoko du, agian bere bizitzako maitasuna den hori aurkitzeraino.