"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Óscar Restrepo poeta, filmeko protagonista, ez da gai izan literaturan hasi zenean espero zitzaion etorkizuna izateko, eta ahal duen moduan ateratzen da aurrera ama zaintzen duen bitartean. Óscar konturatuko da Yurlady izeneko bere ikasle nerabe bat bere oso antzekoa dela: poesiaren diamante landugabea.