"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Tren-bidaia batean, Ariel eta Paulek euren beldur sakonenak zirriborratzen ematen dute denbora. Protagonisten jolasak espero ez zuten norabide bat hartuko du Gilda –bidaiari misteriotsu bat– bien elkartrukean sartzen denean. Alabaina, beldurrarekin duten harremanak ez dirudi, inolaz ere, egiten dituzten marrazki jostakinak bezain tolesgabea.