"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Meatze-herri urrun batean, Lázarok gorpu bat aurkitu du lanerako bidean. Komunitatea eta familia susmatzen hasiko da. Arnasbideetako gaixotasun batek meategitik alde egitera behartzen duen heinean, protagonistaren benetako osasun-egoerari buruzko zalantzak handitu egingo dira, erailketan inplikatuta egongo ote delako zurrumurruak areagotzeaz gain. Lázarok izebarengana joko du kontsolamendu bila; Lázaro baino urte gutxi batzuk zaharragoa da izeba, eta harreman geroz eta anbiguoagoa eratuko dute.