"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Udaberriaren hasiera. Sonata bat, gutun bat, buket bat. Tren bat geldoki doa aurrera São João da Madeira izeneko herri txiki baten paisaian zehar, Portugaleko iparraldean. 38 urteko Samuelek txirula-irakasle gisa lanean ematen ditu egunak, baita bere emazte Luísaren heriotza goiztiarragatiko dolu-errituetan ere (musikari dedikatu zioten biek bizitza). Anaia bisitatu ondoren, Samuelek dilema bati egin beharko dio aurre.