"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
''Botere handi batek erantzukizun handia dakar berekin'', baina heroia oilo soil bat bada, zer gertatzen da? Oilasko-abeletxe batetik ihesean, oiloa eraistear den jatetxe baten patioan babestuko da. Hor maitasuna topatuko du, ordena hierarkiko bati aurre egingo dio eta borroka egingo du bere arraultzak nagusi diruzale batetik babesteko. Ama izateko bere borroka dibertigarri baina hunkigarriak giza bizien emakida konplexuak islatzen ditu, baita borroka isilak ere.