73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Bestelako Jarduerak

Antzerkia: Itzulera

Arcoíris 82

Arcoíris 82 erakusketa Irati Gorostidi Agirretxe artista eta zinemagilearen Aro berria (2025) fikziozko lehen film luzearen filmazioko material argitaragabean funtsatzen da. Filmak Donostia Zinemaldiko New Directors sailean izango du mundu estreinaldia.

Tabakalera (Erakusketa-aretoa 2)
2025/06/27-2025/09/28
11:00-20:00

Arteuparte: 'El 7º será el 1º'

Zazpigarren artearekin loturiko obren erakusketa kolektiboa, iraganeko eszena, pertsonaia eta kolaborazioen bitartez bisualki bidaiatzeko aukera ematen duena.

Arteuparte Gallery
Kale Berria, 4
2025/09/05-2025/09/30

Audi Future Stories: Antes de las seis

Antes de las seis filmaren –Audi Future Storiesen V. edizioko irabazlearen– estreinaldia. Aline Lópezek eta Gemma Morcillok idatzi eta zuzendu zuten, Kike Maílloren laguntzarekin, eta Miguel Ángel Muñoz da protagonista nagusia.

Príncipe zinema-aretoak (10. aretoa)
2025/09/26 (10:30)

Emanaldia: As the Water Flows

Shangaiko Zinema-jaialdiak As the Water Flows aurkeztuko du Donostian, Txinako lehiaketaren Asiako talentu berrien sailean estreinaldi onenaren saria irabazi zuen Bian Zhuoren filma, hain zuzen.

Príncipe zinema-aretoak (9. aretoa)
2025/09/21 (12:30)

Emanaldia: Ashima

Ashima 1964an zuzendu zuen Qiong Liuk, eta bi maitaleren istorio tragikoa kontatzen digu. Koloretan formatu panoramikoarekin eta soinu estereoarekin filmatutako lehen film musikal txinatarra da, eta Shanghai Film Technology Plant Co Ltd. eta L'Immagine Ritrovata konpainiek zaharberritutako bertsio batean emango da.

Príncipe zinema-aretoak (9. aretoa)
2025/09/26 (12:30)

Gipuzkoako Argazkilari Elkartea: 25 urte Zinemaldiarekin

Donostilandia aldizkariak eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak Yurena Paniaguak eta Inés Barredak azken 25 urteotan Donostia Zinemaldian egindako argazki onenen sorta bat jarri dute ikusgai.

Gipuzkoako Argazkilari Elkartea
San Juan kalea, 27
2025/09/17-2025/10/15
Astelehenetik ostiralera (11:00-13:00 / 17:00-21:00)
Larunbata (17:00-20:00)

La Cañada: Ikusezinaren geografiak

Manuel Rojoren Miradas saileko argazkien eta Txema Tørresen Aleluya ikus-entzunezko piezaren zatien hautaketa, Guillermo Galoeren Ciudad sin sueño filmaren (Perlak sailean programatua) filmazioan hartutako materiala.

Tabakalera (1. solairua)
2025/09/20- 2025/09/27
10:00-21:00

Las Hijas del Jazz

Zurriola pasealekua

2025/09/20 – 2025/09/28

Clara Lagoren, Leticia Doleraren, Ana Rujasen eta beste aktore batzuen erretratuen erakusketa, 20ko eta 30eko hamarkadetako Hollywooden inspiratuta daude obrak, eta Virginia Woolf, María Zambrano eta bideak ireki eta rol tradizionaletatik askatu ziren beste aitzindari batzuen esentzia gorpuzten dute.

Pálmason

Donostia Zinemaldiarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin lankidetzan antolatua, Tabakalerak erakusketa bat eskaintzen dio Hlynur Pálmason zinemagile eta artista islandiarrari, 73. edizioan bi film aurkezten dituenari: The Love That Remains (Perlak) eta Joan of Arc (Zabaltegi-Tabakalera).

Tabakalera (Erakusketa-aretoa)
2025/06/27-2025/09/28
11:00-20:00

Universae Film Lab: SSIFF Short Film Competition

Universae Lanbide Heziketako Goi Institutuak Made in Spain saila babesten eta film laburren lehiaketa antolatzen du. Finalistak eta irabazleak irailaren 25ean emango dira sari banaketaren saioan.

Príncipe zinema-aretoak (10. aretoa)
2024/09/25 (12:00)

Verano Trippin

Toni eta Lena lagun banaezinak, Patagoniako euren herriaren monotoniatik ihes egiteko eta mundua esploratzeko ametsa dute. Orca Filmsek Morena Fernández Quinteros argentinarraren film hau aurkezten du, Miranda de la Serna, Zoe Hochbaum eta Lali Espósito protagonista dituena.

Príncipe zinema-aretoak (9. aretoa)
2025/09/25 (14:30)
2025/09/26 (17:00)

XXXVII. Bideoaldia

2023/2024 ikasturtean Larrotxene kultur etxean egindako ikus-entzunezko lanen erakusketa.

Trueba zinema-aretoak (1. aretoa)
2025/09/25 (19:15)

Zinekin

Tóxicos eta El buffet libre film laburren emanaldia; kalteberatasun-egoeran dauden ikasleek Zaragüeta Zulaica Fundazioaren Zinekin proiektuaren –Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutakoaren– baitan garatuak dira filmak.

Trueba zinema-aretoak (1. aretoa)
2025/09/20 (17:00)

 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: