"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Laura Carreiraren (Oporto, Portugal) lehen film laburrak (Red Hill), New Visions saria irabazi zuen Edinburgoko zinema-jaialdian, eta Eskoziako BAFTA sarietan film labur onenaren sarirako izendatu zuten 2019an.
Bigarrena, The Shift, Veneziako Mostrako Orizzonti sailean estreinatu zen 2020an, eta Europako Zinemaren Sarietarako eta London Film Critics' Circle taldearen sarietarako izendatu zuten. 2021ean New Talent saria irabazi zuen IndieLisboan.
Bere lehen film luzeak, On Falling izenekoak, Torontoko jaialdian izan zuen mundu-estreinaldia 2024an eta, Europako estreinaldia, berriz, Donostia Zinemaldian, non Zuzendaritza Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen. Filmak Sutherland Saria ere jaso zuen Londresko BFI zinema-jaialdian.
Bere bigarren film luzea garapen-fasean dago Film4 eta Screen Scotland ekoiztetxeekin.