"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaldia ikusmin handiarekin hasi zen, glamourra eta Palestinaren aldeko aldarrikapen sutsuak nahastuta. Silvia Abrilek, Toni Acostak eta Itziar Ituñok aurkeztu zuten inaugurazio-ekitaldia. Ituñoren hitzetan, “berrogeita hamar urtetik gorako hiru emakume eszenatokian; hau bai arratseko irudia”. Eta, hain justu, emakume gehiago gonbidatu zituzten. Lehena, Juliette Binoche, zeinak Marisa Paredes gogoan izan zuen, eta “garrantzitsutzat” jo du norberaren ametsak adieraztea”. Bigarrenik, euskal musikari bat: Izaro. Abesti bat kantatu zuen, bere Argia kantuaren eta Luz Casalen Piensa en mi abestiarekin nahasketa bat eginda.
Zeremonian FIPRESCI 2025 Sari Nagusia ere banatu zitzaion Walter Sallesen Ainda estou aqui filmari. “Ezinbesteko aliatuak zarete ahanzturaren aurkako borrokan eta demokraziaren aldeko defentsan”. “Bereziki hunkigarria da sari hau hemen jasotzea, Donostia Zinemaldian, babes handia eman baitio nire lanari nire lehen filmetik, eta Buñuelen eta Marisa Paredes ahaztezinaren herrialdean. Horrek are bereziagoa egiten du”, esan zuen Sallesek.
Ohi bezala, Epaimahai Ofiziala agertu zen, haren epaimahaiburu J. A. Bayona zinemagilea buru izanik: “Hemen gaude zinemaren boterea ospatu eta, zinemak eraginda, gu eraldatzeko”.
Bederatzi eguneko saio jarraitua hasi da: “Bitartean, segi dezazuela zinemaz gozatzen. Eta ez ahantzi pelikulak direla mundua aldatzeko tresna”, esan du Abrilek. “Pelikulekin erakusten delako nolakoa den mundua, eta egin dezakegulako hura politagoa, baina batez ere hobea”.