''Los colores de la montaña'' film kolonbiarrak irabazi du Toulouseko (Frantzia) Zinema Eraikitzen saria
Asalto al cine film mexikarrak CINÉ CINÉMA saria jaso du, lehen aldiz emandakoa
Zinema Eraikitzen 17ko epaimahaiak Los colores de la montaña film kolonbiarrari eman dio saria, Latinoamerikako zinema laguntzeko ekitaldira aurkeztutako sei filmen artean. Zinema Eraikitzen 17 joan den astean ospatu zen, Toulouseko (Frantzia) Rencontres Cinémas d´Amérique Latine jaialdiaren barruan. Zinema Eraikitzen 18 saria Donostia Zinemaldian emango dute, irailean.
Carlos César Arbeláez errealizatzaile kolonbiarraren lehenengo lana da Los colores de la montaña filma.
![]() ![]() |
LOS COLORES DE LA MONTAÑA Kolonbiako mendi inguruetako tokiren bateko eguneroko bizitzaren egungo erretratua da istorio hau, Manuel protagonistaren eta haren lagun-min eta eskolako kide Julianen arteko harremanaren bitartez kontatua. Egun batean, futbol partida jokatzen ari direla, baloia galduko dute minaz jositako zelai batean. Poca Luz-ekin batera beren ametsetarako eta eguneroko bizitzarako ezinbestekoa den objektu preziatua berreskuratzen saiatuko dira. |
SARIAK
Zinema Eraikitzen 17n Zinema Eraikitzen Toulouse saria entregatu dute, honako erakunde hauen laguntzari esker:
CINÉ CINÉMA en Construcción saria film irabazlearen erosketan datza. CINÉ CINÉMA telebista kateak film sariduna erosiko du 15.000 eurotan, eta Frantzian estreinatu ondoren, telebistaz emango du.
Ekimen hau ezin izango litzateke gauzatu honako enpresa hauen laguntzarik gabe: Agencia Española de Cooperación para el Desarrollo (AECID), Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Best Digital, Casa de América, Dolby, Caisse Centrale d’action sociale (CCAS), Centre National de la Cinématographie (CNC), CINÉ CINÉMA, Cinéfondation, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garrone, Conseil Régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, Cultures France, École Supérieure d’Audio Visuel (ESAV), Europa Distribution, FNAC, Instituto Cervantes, Interreg III-A Francia-España, Kodak (División de Cine Profesional), Mactari, Mairie de Toulouse, Marché du Film, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain eta Titra Film.
Latinoamerikako sei filmek hartuko dute parte Zinema Eraikitzen 17 ekimenean
Argentinako, Txileko, Kolonbiako, Guatemalako eta Mexikoko sei filmek hartuko dute parte Zinema Eraikitzen ekimenaren 17. edizioan. Ekimena Donostia Zinemaldiak eta Toulousekoak batera antolatzen dituzten Recontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse topaketen barruan egingo da. Iniziatiba bikoitza da, eta beraz, Donostian irailean egingo den Zinema Eraikitzen 18 edizioarekin osatuko da.
Zinema Eraikitzen 17 sailerako hautaturiko filmak honako hauek dira:
Aukeratutako filmetatik biri, A tiro de piedra eta Lucía, beste aukera bat eman diete Zinema Eraikitzen 16en parte hartu ondoren.
Hamazazpigarren edizioan parte hartzeko 93 film aurkeztu ziren.
SARIAK
Zinema Eraikitzen 17n Zinema Eraikitzen Toulouse saria entregatuko dute, honako erakunde hauen laguntzari esker:
Lehen aldiz, Ciné Cinéma telebista kateak Ciné Cinéma en Construcción saria emango du. Horren bidez, kateak film sariduna erosiko du 15.000 eurotan, eta Frantzian estreinatu ondoren, telebistaz emango du.
PROGRAMAZIOA
Filmak ESAVen (Ecole supérieure de l’audiovisuel) emango dituzte, (56 Rue du Taur, Toulouse) martxoaren 25ean eta 26an.
OSTEGUNA 25
OSTIRALA 26
HAUTATUTAKO FILMAK
![]() ![]() |
ASALTO AL CINE Lau nerabe haientzako lekurik ez duen hirian bizi dira, Guerrero kolonian. Lau pertsonaiak edozein neraberen ezaugarri diren ametsek, beldurrek eta asperraldiak menderatuta bizi dira. Gau batean zinematik botako dituzte ez dutelako sarrera ordaindu, eta horren ostean zineman lapurreta egiteko ideiari bueltak ematen hasiko dira. Bakoitzak lor lezakeen diru horretan aurkituko du bere arazoak konpontzeko irtenbidea. |
![]() ![]() |
A TIRO DE PIEDRA Jacinto Medina, 21 urteko gaztea, aspertuta dago Mexiko iparraldean daraman artzain bizitzaz. Giltzari bat topatuko du lurrean eta seinale bat delakoan, bere ametsei jarraituz, milaka kilometroko bidaiari ekingo dio. |
![]() ![]() |
CIENCIAS MORALES Arauak aplikatzeko eta jarrera zuzenak bultzatzeko grinak menderatuta Buenos Aireseko Ikastetxe Nazionaleko irakasle den Maria Teresa tabako usain arin baten atzetik dabil. Egiaz, usain hori existitzen denik ere ez dago argi. Gizonen komunetan ezkutatzen hasiko da, erretzaileak ustekabean harrapatzeko, eta han ohitura ilun eta zirraragarria ezagutuko du. Leo gaztea identitate sexualak eragindako krisian murgilduta dago. Txikitan gustuko zuen eskolako neskarekin, Carorekin, egingo du topo. Caro ere krisi latza ari da bizitzen. |
![]() ![]() |
LOS COLORES DE LA MONTAÑA Kolonbiako mendi inguruetako tokiren bateko eguneroko bizitzaren egungo erretratua da istorio hau, Manuel protagonistaren eta haren lagun-min eta eskolako kide Julianen arteko harremanaren bitartez kontatua. Egun batean, futbol partida jokatzen ari direla, baloia galduko dute minaz jositako zelai batean. Poca Luz-ekin batera beren ametsetarako eta eguneroko bizitzarako ezinbestekoa den objektu preziatua berreskuratzen saiatuko dira. |
![]() ![]() |
DISTANCIA Tomás Choc jaunari bi egun eta 150 kilometro geratzen zaizkio bere alaba bakarra Lucía ikusteko. Hogei urte igaro dira dagoeneko hura hiru urteko haurtxoa zela Guatemalako gerran bahitu zutenetik. Alaba berarekin ez izateak mina eragiten dion arren, haren historia ez galtzeko, Tomás jaunak koaderno batean idatzi ditu borrokaren, erresistentziaren eta biziraupenaren istorioak, noizbait alabari emateko itxaropenarekin. |
![]() ![]() |
LUCÍA Lucía gaztea, fabrika batean jostun lanetan aritzen da eta aitarekin bizi da, Santiagoko etxe zahar batean. Filma 2006ko abenduan gertatzen da, Pinochet diktadore ohiaren hiletatik Gabonak arteko garaian. Lucíaren eguneroko bizitzaren bitartez ikusleak diktadura militarraren ondoren errekuperatzeko borrokan ari den txiletar belaunaldi oso baten unibertso ahaztuan sartzeko aukera izango du. |
Ekimen hau ezin izango litzateke gauzatu honako enpresa hauen laguntzarik gabe: Agencia Española de Cooperación para el Desarrollo (AECID), Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Best Digital, Casa de América, Dolby, Caisse Centrale d’action sociale (CCAS), Centre National de la Cinématographie (CNC), CINÉ CINÉMA, Cinéfondation, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garrone, Conseil Régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, Cultures France, École Supérieure d’Audio Visuel (ESAV), Europa Distribution, FNAC, Instituto Cervantes, Interreg III-A Francia-España, Kodak (División de Cine Profesional), Mactari, Mairie de Toulouse, Marché du Film, Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain eta Titra Film.
Hainbat ahizpaz osatutako pop kristauko musika-talde baten bideo biralak eragina izango du Enricen bizitzan. Enric tormentatuta bizi da, haurtzaroa markatu egin baitzion amaren kontrolak, erlijio-fanatismoak eta mesias-eldarnioek.
Bizitza osoan etxeko langile izan ondoren, Justinari Argentinako panparen erdian dagoen luxuzko etxe handi bat utziko dio oinordetzan bere nagusi izandakoak. Inoiz ez saltzea da baldintza bakarra. Maitagarri-ipuin moderno honetan, Justinak eta bere alaba Alexiak promes horri eusteko erronkei aurre egin beharko diete.