• Deialdia
Toulouseko Zinema Eraikitzen 13 Saria
Confédération Internationale des Cinémas d’Art & Essai (CICAE), Centre National de la Cinématographie (CNC), Laboratoire image (Mac Guff et Mac Buf), Mac Guff Ligne, Mactari, Médiavision eta Titra Film emana.
Zinema Eraikitzen 13n Epaimahaiak aho batez erabaki du:
Aipamen bat ematea:
ILUSIONES ÓPTICAS, Cristián Jiménez (Chile),
Tolouseko Zinema Eraikitzen 13 saria
TONY MANERO, Pablo Larraín (Chile) filmari egokitu zaiolarik.
Zinema Eraikitzen ekimenak ondokoen laguntza eraginkorra eskertzen du:
Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Casa de América, Centre National de la Cinématrographie (CNC), Confédération Internationale des Cinémas d’Art & Essai (CICAE), Estudios Exa, FNAC, Fondation Groupama Gan pour le Cinéma, Instituto Cervantes, Interreg III-A Francia-España, Kodak (división de cine profesional), Laboratoire image (Mac Guff et Mac Buf), Mac Guff Ligne, Mactari, Marché du Film, Mediapro, Médiavision, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film, TVE eta Unión Latina. Baita ere l'Ecole Supérieure d’Audiovisuel (ESAV) eta CROUS de Toulouse n partaidetza.
Zinema Eraikitzen 13 - Egitaraua
2008/03/27 |
|
![]() |
Zinema Eraikitzen 13 ekimena 2008ko apirilaren 3an eta 4an izango da, Latinoamerikako Zinemaren Toulouseko 20. Topaketaren barnean
Toulouseko eta Donostiako ordezkariek osatzen duten hautaketa batzordeak sei film aukeratu ditu AEBetatik, Argentinatik, Boliviatik, Brasiletik, Ekuadorretik, Espainiatik, Kolonbiatik, Kubatik, Mexikotik, Perutik, Txiletik, Uruguaitik eta Venezuelatik jasotako ehun proiektuen artean.
Hautatutako sei filmak ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalei esklusiban aurkeztuko dizkiete; hau da, ekoizleei, banatzaileei, industria teknikoen ordezkariei, telebista kateei, zinema jaialdien programatzaileei, salmenta-eragileei, erakundeei, instituzioei eta proiektu hauek ikusleei helarazteko laguntza ematen duten organismoei.
![]() |
Amorosa Soledad. Zuzendariak: Martín Carranza eta Victoria Galardi (Argentina) Bere maitasun harremana hautsi ondoren, Soledadek hiru urtez bakarrik egotea erabakiko du, beste desengainu bat saihesteko, baina bere proiektuak oztopo ugari izango ditu. Hipokondriakoa den Soledadentzat ezer ez da erraza: jende berria ezagutzea, bere mutil ohiaren itzulera, harreman pertsonalak… Aurten XXY filmean ikusi dugun Inés Efron aktore gazteak antzeztua. Lehen filma.
|
![]() |
Ilusiones Ópticas. Zuzendaria: Cristián Jimenez (Txile) Valdivia herrixkan etengabe ari du euria. Bitarte horretan, zaindari gazte bat emakume burges kleptomano batekin maiteminduko da, funtzionario eraginkor bat lanetik bota eta langabeentzako trebakuntza-ikastaro batera bidaliko dute, eta eskiatzaile itsu bat beldurtuta geldituko da ikusmena berreskuratzean ikusten duenarekin. Hiru gizonetako batek ere ez du bere egoera ulertuko. Denak irreala dirudi, ilusio optikoen emaitza. Zuzendariak Playren zuzendari Alicia Scherson-ekin batera idatzi zuen Ilusiones Ópticasen gidoia. Lehen filma.
|
![]() |
Irrespirable. Zuzendaria: Matías Pinochet García (Txile) Aliciak eta Pablok 26 urte dituzte, eta bizimodu aspergarria dute. Mexikon bizitzea erabakiko dute. Bidaiarako beharko dutena biltzeko, dirua maileguan eskatu eta festa bat antolatuko dute. Rock-and-rollak, alkoholak eta hiriak zenbait sorpresa emango dizkiete. Lehen filma.
|
![]() |
Juntos. Zuzendaria: Nicolás Pereda (Mexiko) Mexikon txakur bat galdu ondoren, landa ingurura bidaiatuko dute Gabino, Luis eta Paco gazteek. Nork bere bidea egingo du. |
![]() |
Tony Manero. Zuzendaria: Pablo Larraín (Txile) Santiago, 1978. Diktaduraren zorigaiztoko giroan, Raúl Peralta edozer egiteko prest dago John Travoltak Larunbat gaueko sukarra filmean interpretatutako Tony Maneroren antza izateko. Gizarteko errealitatean erreparatu gabe, behin eta berriz ikusten du filma. Dantza-konpainia bitxi bateko kideekin etengabe errepikatzen du koreografia, eta behar beste xahutzen du bere helburua lortzeko. Bigarren filma. |
![]() |
Verónica. Zuzendaria: Mauricio Farias (Brasil) Verónicak 40 urte ditu, bakarrik bizi da eta irakasle gisa egiten du lan Rioko kanpoaldeko auzo batean. Han, egunero egin behar dio aurre miseriari, indarkeriari eta pobretasunari. Polizia militar batengandik banandu zenetik, gogorra da bere bizimodua, batere perspektibarik gabea. Halako batean, baina, ikasle bat salbatzearren arriskuan jarriko du bere bizia, eta hor aldatu egingo dira gauzak. Bizimodua erabat aldatuko duen emakume baten erretratu hunkigarria. Hirugarren filma. |
Proiektu horiek dira Toulouseko Zinema Eraikitzen sarirako hautagaiak. Honako erakunde hauek ematen dute saria: Confédération Internationale des Cinémas d’Art & Essai (CICAE), Centre National de la Cinématographie (CNC), Laboratoire Image (Mac Guff et Buf), MacGuff Ligne, Mediavision eta Titra Film.
ARTE ETA ENTSEGUZKO ZINEMEN NAZIOARTEKO KONFEDERAZIOAk (CICAE) sariaren bidez, filmak hedatzea du xede, erakusleak eta banatzaileak motibatuta. CICAEk informazio-buletinak eta arte eta entseguzko 2.000 aretoak jarriko ditu horien eskura.
Zinema eraikitzen 14 2008ko irailaren 23an eta 24an izango da (asteartea eta asteazkena), Donostiako 56. Zinemaldian.
Zinema Eraikitzen ekimenak ondokoen laguntza erabakigarria jasotzen du: Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Casa de América, Centre National de la Cinématographie (CNC), Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Estudios EXA, FNAC, Fondation Groupama Gan pour le Cinéma, Cervantes Institutua, Interreg III-A Frantzia-Espainia, Kodak (Zine Profesionaleko Atala), Laboratoire Image, MacGuff Ligne, Mactari, Marché du Film, Mediapro, Mediavision, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Ibermedia Programa, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film, TVE, Unión Latina eta Toulouseko École Supérieure d’Audio Visuel [ESAV] eta CROUS.
DEIALDIA
ZINEMA ERAIKITZEN 13
TOULOUSEN, 2008KO APIRILAREN 3AN, ASTEARTEA, ETA 4AN, ASTEAZKENA
2007/10/26 |
|
![]() |
Europako bi zinema jaialdik elkarrekin antolatutako urteroko hitzordu bikoitz honek postprodukzio aldiari ekiterakoan zailtasunak dituzten latinoamerikar fikziozko film luzeen gauzatzeari laguntza ematea du helburu.
Hala, bi zinemaldien artean hautaturiko latinoamerikar filmen egitarau bat aurkeztuko zaie soilik lan hauek publikoarengana iritsi daitezen laguntza erabakigarria eman dezaketen industriako pofesionalei.
Zinema Eraikitzen 13 ekimenak ondorengo ekarpenak egingo dizkio film irabazleari:
Proiektuak aurkezteko epea 2008ko urtarrilaren 31n itxiko da, gaurtik hasita RENCONTRES CINÉMAS D'AMÉRIQUE LATINE DE TOULOUSEri horien berri eman ahalko zaiolarik.
Izen-emate formularioa eta Zinema Eraikitzen ekimenari buruzko bestelako jakingarriak ondoko web orrietan daude eskuragarri:
Zinema Eraikitzen ekimenak Bruesa Taldearen babesa du ondokoen laguntza erabakigarriarekin: Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Casa de América, Centre National de la Cinématographie (CNC), Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Estudios Exa, FNAC, Fondation Groupama GAN pour le Cinéma, Cervantes Institutua, Interreg III-A Frantzia-Espainia, Kodak (Zine Profesionaleko Atala), MacGuff Ligne, Mactari, Marché du Film, Mediapro, Mediavision, Molinare Madrid, Musimagen, No Problem Sonido, Ibermedia Programa, Sacem, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film, TVE, Unión Latina eta lEcole Supérieure d’Audio Visuel [ESAV], du CROUS de Toulousen partaidetzarekin.
Kontaktuak