"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hainbat kritikarik komedia tristetzat jo dute Barney’s Version, eta, jakina, ni ere ados nago definizio horrekin.Alde batetik parregurea sortarazten du eszena batzuetan,baina,beste alde batetik, orokorrean samintasuna nagusitzen da, pelikulak protagonista nagusiaren gainbehera baitu gai nagusitzat. Egia da, edozein modutan, bizitza bera ere, edonoren bizitza, gainbehera baten kronika dela, ezinbestean heriotzarekin bukatzen dena, baina hemen badira
beste puntu batzuk komediari garraztasun berezi bat ematen diotena.
Gizon askok beren burua islatuta ikusiko dute pelikula honetan; izan ere,neurri batean arketipo
bat da Barney Panofsky: beti ligatzeko gogoz egoten den mozkortia, kirola telebistan ikustea gustatzen zaiona,besteez gehiegi arduratzen ez dena, berekoi samarra, zinikoa eta bere buruaz baino pentsatzen ez duena, baina horixe da hain zuzen aipatutako identifikazioa lortzen laguntzen duena.“Gizon guztiak berdinak zarete”, esango du baten batek pelikula ikustean, eta, gauza batzuei dagokienean, behintzat, ez naiz ni kontrakoa eramaten hasiko.
Aktore bikainak daude pelikulan, Dustin Hofmannengandik hasita,baina denen gainetik, oso gainetik gainera, Paul Giamatti handi, izugarri bat dago. Beste pelikula batzuen artean American Splendor edo Sideways ikusi dituztenak ez dira harrituko, baina ezagutzen ez dutenek aktore izugarri baten handitasuna topatuko dute aurrezaurre.
M.B.