"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Peter Mullan aktore eta zuzendari britainiarra lehen ere izana da Donostiako Zinemaldian,
1999an hain zuzen ere, Mike Figgisen eskutik Miss Julie pelikularekin etorri zenekoan. Gerora, Ken Loach, Mel Gibson edo Danny Boyleren aginduetara jardundako aktore honek
ezusteko arrakasta erdietsi zuen 2003an The Magdalene Sisters filma zuzendu eta lan honi
esker Veneziako jaialdian Urrezko Lehoia irabazi zuenean.
Neds izaeneko hau dugu zuzendu duen azken film luzea eta ordu erdiko atzerapenarekin ha-si zen prentsaurrekoan adierazi zuenez,“nire hurrengo lana idazten ari naiz, Katrynak eragindako hondamendiari buruzko filma. Itxura batean, gai horren inguruko pelikula bat egiteko zinemagilerik aproposena ez naizela dirudien arren”. Azken asteotan, Steven Spielbergen War Horse pelikularen filmaketan buru-belarri sartuta dabil. Nolanahi ere, errodajeko eten bat aprobetxatuz, bere lan berria aurkeztera Conor McCarron aktore gaztea lagun hurbildu zaigu.
Glasgow, 1973. John McGill gaztea da film honetan protagonista. Mutiko azkar eta sentikorra da John, eta ikasteko gogo handia ere badu, baina guztia dauka kontra. Irakasleek Benny bere anaia zaharrenak eginiko bekatuengatik zigortzen dute, eta bera ere Ned izenaz ezagutzen dituzten gazte gatazkatsuen taldeko kidetzat hartzen dute. Ned terminoak (‘Non Educated Delinquent’ hitz ingelesen akronimoa) hezi gabe dauden delitugileak aipatzeko erabili ohi da.
“Film pertsonala izanagatik ez du zertan autografikoa izan beharik”, zehaztu zuen Peter Mullanek. “Eskozia eta Ingalaterrako hiri handietako gazte indarkeria pandemia izateraino hazi da kasik”, gaineratuz.
Mutiko azkarra da, sentikorra eta ikasteko gogo handia du, baina guztia kontran dauka. Bere familia oso behartsua da, eta aita benetan gorroto du, mozkorra eta zakarra baita. Ned taldeak, ingelesez Non Educated Delinquent edo heziketarik gabeko delinkuenteak esan nahi du. Mutil gaiztoak dira, armatuak eta harroputzak: droga merkeak, glam rocka, sexua, indarkeria eta adiskidetasuna. Bertako munstroak eta heroiak. Bennyren ospeak babesten du anaia. Beldurrez, saminez eta amorruz beterik, Johnek erabaki bat hartuko du. Kaleko
bizitza basatian sartuko da. Amorruak eta frustrazioak gero eta urrunago eramango dute, hutsik dagoen horma baten aurrean bakarrik geratuko den arte. Ez dago etorkizunik. Eta orduan, askatzeko aukera ustekabeko eta zoragarri bat agertuko zaio aurrean.
Sergio BASURCO