"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nahiz eta teorian industria izan, film batzuk hurbilago daude poesiatik zinemagintzatik baino. Hori da hain zuzen Bal pelikula turkiar honen kasua, sei urteko ume baten bizipenak eta, batez ere, sentimentuak islatzen saiatzen dena. Eta kontatu baino gehiago, iradoki egiten du zer gertatzen den ume honen gogoan eta bere inguruko munduan.
Eskolan irakurtzen eta kontatzen hasi berria daYusuf.Etxean erraztasun handiz irakurtzen ditu egutegiak eskaintzen dituen,informazio guztiak, baina eskolan arazoak ditu.Buruz ezagutzen
ez dituen testuak irakurri behar dituenean totelka hasten da eta bere ikaskideen parrak eragiten ditu. Eskolatik kanpo gauzak ez dira errazagoak berarentzat: aitak eztia biltzen du mendian eta Yusufek lagundu egiten du batzuetan, baina badirudi erleak desagertzen ari direla beren inguruan eta ez dago eztia biltzerik. Eskasia dela-eta, Yakup aitak urrutira joatea erabaki du.Yusuf eta aita oso lotuta daude, eta bereizketak nolabaiteko sufrimendua eraginen dio Yusufi. Betidanik lotsati samarra izan bada, gertaera berriekin, are gehiago bilduko da bere barnera, gehiago itxiko da.
Sentsibilitate handiko pelikula ederra da Bal, batere zaratarik egiten ez duena eta oso irudi
politek osatua. Horretan dago, hain zuzen, filmaren meritu handienetakoa, argazkigintzan. Eta horrekin batera, jakina, istorioa kontatzeko aukeratutako lirismoan. Istorio honek behar duen kadentzia ez da behin ere apurtzen, arazorik gabe doa au-rrera,Yusuf eta bere aita basoan barrena doazen bezala, presarik gabe, beren pausoan. Kultura batzuetan izua eragiteko kontatzen dira basoan barneratzen diren umeei buruzko istorioak; hemen berriz, poesia egiteko.
Seguru aski gaur egungo zine artifiziosoa sustatzen ari den modaren aurka doa Kaplanogluren filma, baina batek baino gehiagok eskertu eginen du pelikulak eskaintzen duen bakerako tartea, eta hori barnean baduela tristura puntu bat ere.
M.B.