"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zumaiarra naiz, baina ez dut inoiz arraunean egin. Kluba beti izan dut eskura, ateak irekita eta ontzi gorri horiek apaletanzintzilik…2007ko neguan barrura sartzea erabaki nuen”. Eneko Dorronsoro zuzendariak era horretan abiatu du atzo arratsaldean Zinemaldian aurkeztuko duen Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka dokumentala.
Bertan, Zumaiako Telmo Deuna traineruari egindako jarraipenaren bidez, arraunaren nondik norakoak kontatzen ditu zinemagile gazteak.
Eta zergatik aukeratu duen gai hori? Dorronsorok ez daki argi, baina uste du “konturatu gabe” arrauna beti izan duela buruan, “batez ere 1984. eta 1987. urteetan herriko traineruak Kontxako Bandera irabazi ondoren”. Brinkola, Pilotari, Eutsi! eta bestelako produkzioetan lan egin ondoren, arraunaren mundua pantaila handira eraman du gipuzkoarrak.
Izan ere, arraunak badu zinemagileak gustoko duen idea bat: aurrera joateko atzera begiratu behar dela, alegia, eta hori ka-mara bidez adierazi nahi izan du. Helburu “handiegirik gabe”, zumaiarrak “gauza konkretuak ondo eta sinpleki kontatuz unibertsal bihurtu” nahi ditu lan honetan, eta Zinemaldia erakuslehio “aparta” da horretarako.
Laguntza
Herriko kirolariak bidelagun izan ditu proiektu honetan. “Hasieratik eman zidaten babesa eta haien ondoan eman nuen 2007ko denboraldia”, ekarri du gogora zuzendariak.
Entrenamenduak, konpetentzia, deskarteak, estropadak, hamahiru mutilen kezka eta ilusioak… Dorronsorok hamaika gai jorratzen ditu 67 minutuko dokumentalean eta horretarako lehenengo pertsonan hitz egiten duen off ahotsa erabili du. Gainera, Pello Ramirezek idatzi duen abesti bat eta Fernando Larrukerten dokumental batean azaltzen den beste bat erabili di-tu istorioa girotzeko.
Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka Zumaiako arraunlariak ondoan dituela aurkeztuko zuen atzo arratsaldean Dorronsorok. Gaur eta bihar beste bi proiekzio izango dira Zinemaldiaren baitan eta bi aste barru, azkena, Zumaian.
“Aurkezpen hori oso garrantzitsua izango da proiektuan parte hartu duten arraunlariez gain, herriko jendea ere bilduko delako”, aurreratu du zuzendariak.
Elene ARRAZOLA