"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Elkar Aretoak euskal zinemari egingo dio tarte dato-zen egunetan eta, hala, hiru film aurkeztuko dira bertan, bihartik hasi eta asteazkenera bitartean. Bihar Saturrarango
espetxearen gaineko Izarren Argia aurkeztuko dute Mikel Rueda zuzendariak, Barbara Goenaga aktoreak eta Asier Bilbao ekoizleak. Asteartean 80 egunean film sentikorra izango dute mintzagai Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariek eta Itziar Aizpurua protagonistak. Asteazkenean, azkenik, amiantoaren biktimei eskainitako La plaza
de la música izango du hizpide Juan Miguel Gutierrez zuzendariak eta, berarekin batera, CC.OO. sindikatuko Jesús Uzkudun eta ASVIAME amiantoaren biktimen elkarteko kide Nuria Bustos ere izango dira. Aurkezpenen guztiak arratsaldeko zazpiretan izango dira, Elkarrek Fermin Calbeton kalean duen egoitzan.