"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Erabat hunkituta eta esker oneko hitzak erabiliz jaso du bart Julia Roberts aktoreak Donostia Saria. “Hau guztia ikusita zorioneko emakumea naizela sentitzen dut”, hasi zen esaten Jan Errezatu Maitatu pelikulan “lankide eta adiskide” izan duen Javier Bardemi besarkada eman ondoren. “Horrelako gauek nire bizitzatik erretiratu behar nituen gauzak kentzen asmatu dudala frogatzen dute”, adierazi zuen.
Saria jasotzean, Daniel Moder senarraz gogoratu zen bere “arnasa” izateaz gain, “distira egiten” laguntzen diolako. Hollywoodeko aktoreak Donostiari ere egin zion aipamen jaso zuen harrera “bero eta maitagarriarengatik”.
Zinemaldiko oroigarria Bardemen eskutik jaso zuen Robertsek. “Genero batetik bestera aldatzeko ahalmen zoragarria dauka eta lankide ausart, eskuzabal eta arriskatua da”, ziurtatu zuen kanariarrak.
“Ameriketako irribarre ezagunenak”soineko more batekin jantzita eta txalo zaparrada artean jaso zuen Donostia Saria. Ingeles azentua disimulatu ezinik, gaztelaniaz agurtu zuen publikoa “muchas gracias” esanez.