"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Espainian argitaratu gabeko urteko film luze nabarmenen aukeraketa. Sail honetako filmek kritikaren txaloak nahiz sariak jaso dituzte nazioarteko beste zinemaldi batzuetan.
Perlak saileko filmak Wuaki.TV Publikoaren Saria jasotzeko lehiatuko dira. Saria saileko film bakoitzaren lehendabiziko emanaldi publikoan diren ikusleek emango dute.
Wuaki.TV Publikoaren Sariak bi sari biltzen ditu: Film Onenaren saria, 50.000 euroz hornitutakoa; eta Europako Film Onenaren saria, 20.000 euroz hornitutakoa.
Wuaki.TV Publikoaren Saria filmaren Espainiako banatzaileari emango zaio.