Zinemaldiak eta Red Bull Media House etxeak sortu dute lehiaketaz kanpoko sail berri hau, helburu honekin: zinema-aretoetara iritsi nahi duten abenturako eta akzio-kirolei buruzko ekoizpenik berrienak merkaturatzeko nazioarteko plataforma izatea.
Programazioak urtean eginiko titulurik adierazgarrienak bilduko ditu, eta eskalada, elurretako eta mendiko kirolak, surfa eta skateboarda izango ditu protagonista. Zinemaldiak filmazio eta kontaera teknika berrietara irekitzen ari den eta kalitate zinematografikoari dagokionez bilakaera nabarmena izan duen generoa bultzatu nahi du, eta horregatik egin du apustu aitzindari hau.
SAVAGE CINEMA lehiaketaz kanpoko saila izango da Zinemaldiaren barruan, eta bere hautaketa-batzorde propioa izango du, honako hauek osatuko dutena: Maialen Beloki (Donostia Zinemaldiko Zuzendaritza eta Hautaketa Batzordeetako kidea), Phillip Manderla (RBMHko film luzeen arduraduna) eta Sancho Rodríguez (Savage Cinema sailaren koordinatzailea).
Muturreko kirolen inguruko zinemak ikusleak erakartzeko potentzial handia du, eta SAVAGE CINEMA aukera paregabea da kirol arloko ekintzarik gogoangarrienetako batzuen protagonistak publiko handiarengana hurbiltzeko, emozioz eta adrenalinaz betetako saioen bitartez.
Sail honetan filmak inskribatzeko, erregistratu beharra dago eta Zinemaldian parte hartzeko filmeek bete beharreko arau orokorrak onartu behar dira.
savagecinema@sansebastianfestival.com