"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zein gauza konplikatua den maitasuna. Zein aldrebesak diren norberaren gogoak, apetak, gutiziak, amorruak eta maleziak korapilatzen dituzten harremanak. Zein ederra den plazera denak bat egiten duenean, eta zein ekargarria den ehizakia sarean ikustea. Zein handia den egoa, harrapaketen zerrendak handitzen duen egoa.
Lausanako (Suitza) unibertsitateko Marc literatura irakasleak arazoak ditu emakumeekin. Maitale konpultsiboa da, eta estimatu, ikasleak estimatzen ditu bereziki. Gau bateko larru jotze gogoangarriaren ondoren, Barbara ikaslea desagertu da, eta poliziak Marcengana zuzendu ditu susmoak. Ez dago gorpuaren arrastorik hala ere. Ez dago ezeren arrastorik. Marcek berak ez du ezer gogoratzen.
Ikaslearen ama Marcengana iritsi da informazio bila, baina hura ere literatura irakaslearen sarean erori da. Marianne arrebarekin daukan intzestuzko harremanak ez du korapiloa askatzen lagunduko. Azkenean, Marcek berak argituko du misterioa. Baina hilotz gehiegi utziko ditu bidean. Hilotz bizidunak ere bai.
A.B.