"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Euskal Bideok irabazi du aurtengo Zinemaldiko eskaparate lehiaketaren hirugarren edizioa. Lehen sariaren irabazleak Animatopia zikloan oinarritu dira egunotan denda apaintzeko, eta erabili duten materiala zinemaldiak erraztu die eta beraien kabuz lortu dute. Bigarren postua La Casa del Duende, beste bideoklub batentzat izan da. Zine klasikoan oinarritu dira, zuri-beltzean eginiko zinean. Jose Luis Rebordinosek eman die saria Maria Cristina hoteleko sarreran, Susana de la Sierra ICCA-ko zuzendariak lagunduta.