"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiaren 62. edizioak sei film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian ekoitziriko zinemari zuzendutako Zinemira sailean. Bi estreinaldik eta aurten ekoitzitako lau lanek osatuko dute film sorta.
Bi estreinaldiak Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko dira, baita Zinemaldiaren beste edozein sailetan aurkezten diren eta gutxienez % 20 euskal ekoizpena duten gainerako lanak ere, betiere mundu mailako estreinaldiak badira. Irizar saria nori eman epaimahai espezifiko batek erabakiko du, eta saridunak 20.000 euro gordin irabaziko ditu, filmaren ekoizleentzat.
Antolatzaileak:
|
|
Babesleak: |
Laguntzaileak: |
Zinemira saila Donostia Zinemaldiak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin, Euskadiko Filmategiarekin, eta EPE eta IBAIArekin lankidetzan, baita Irizar enpresaren eta EITBren babesarekin ere.