Oarsoaldeko OKUPA mugimenduari buruzko dokumentala. Herri-imajinarioak OKUPA mugimenduarekin lotzen dituen estereotipoen atzean errealitate konplexu bat dago; gure irudipenen arabera historiak baztertuta zeuzkan ideologia eta bizimodu batzuetara atzera egitera garamatzan errealitate aberatsa.
Goiz batean, dantzari bikote bat institutu bateko ikasgela batean agertuko da. Astelehena da eta nerabeei agertokira igo eta dantzatzeko bost egun dauzkatela iragarriko diete. Aste bat gauzak aldatzeko. Epea laburra da, baina erronka, handia: munduak geldiarazten gaituenean, pertsonak mugiaraztea. Wilfried Van Poppel eta Amaya Lubeigt dira koreografoak. Gizona, herbeheretarra; emakumea, donostiarra.
Mundu mailako estreinaldiaHaitin, zonbifikazio-sistema bat dago. Diotenez, zerbait gertatzekoa bada benetan gertatuko da eta inork ezin du eragotzi. Celeur artista buduaren inspirazioaz baliatzen da bere eskulturak sortzeko. Karibeko uharte horretako errealitate konplexuaren islak dira.
Mundu mailako estreinaldiaKreolera da Ginea Bissauko herritar gehienek erabili ohi duten hizkuntza. Hala ere, ez da hizkuntza ofiziala. Hainbat belaunalditako musikari eta idazleek beren hizkuntza aukeratzeko arrazoia azalduko dute, beren lanen bitartez.
Biarritzeko Malandain Balletak koreografia berria estreinatuko du, Versalleseko jauregian, Euskadiko Orkestrak zuzenean interpretatutako musikarekin. Dokumentalak obra berri honen prestaketa jasoko du, ballet konpainia baten eta orkestra sinfoniko baten sorkuntzaren egunerokoaren barruko jarraipena eginez, ikusleak ezagutzen ez duen alderditik: giza-alderditik.
Gentzane Martínez de Osaba, Alexander García de Vicuña
77 min.
Néstor Basterretxea artista polifazetikoaren bizitzari eta lanari buruzko dokumentala da. Bidaia horretan, bere izaera eta lan-molde berezia ezagutuko ditugu, baita XX. mendeko kulturan eta arte garaikidean izan duen eragina ere.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.