"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
"Euskaraz bizi nahi dut"film labur lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia irailaren 22an ospatuko da, Donostia Zinemaldiaren baitan. Kutxa Andia aretoan egingo den galan, lehiaketara aurkeztu diren labur onenak proiektatu ondoren, saritutakoen izenak jakinaraziko dira.
Aurten ere "Euskaraz bizi nahi dut" film labur lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia Donostia Zinemaldiaren baitan ospatuko da, irailaren 22an, astelehenarekin. Ekitaldia Donostiako Kutxa Andia aretoan izanen da, arratsaldeko 18:00etan. Lehenik lehiaketara aurkeztutako lanik onenak proiektatuko dira eta ondoren saritutakoen izenak jakinaraziko dira.
Laburrak lehiaketara aurkezteko epea amaituta, epai-mahaiaren esku daude jada ezarritako baldintzak betetzen zituzten labur guztiak. Epai-mahaia Maialen Beloki Donostia Zinemaldiko Zuzendaritza batzordeko kideak, Jorge Gil Munarriz zine zuzendariak eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak osatzen dute eta, esan bezala, jada lan onenak hautatzeko lanean ari dira.
Era berean, iaz bezala zinema munduan euskararen normalizazioaren alde egindako lanagatik aitortza egingo zaio pertsona edo erakunderen bati eta aurten Lekeitioko Euskal Zine Bilera izango da omendua, 30 urte baino gehiago baitaramatza lan horretan.
Labur onenen proiekzioaz, sari banaketaz eta omenaldiaz gain, bestelako ustekabeak ere izango dira irailaren 22ko ekitaldian. Sarrera doakoa izanen da baina edukiera mugatua, hortaz bertaratu nahi duen orok aurrez izena eman beharko du 943591200 telefonora deituz edo info@euskarazbizinahidut.org helbidera idatziz (irailaren 22a baino lehen).