"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
GEHITUk, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak eta haren izenean, Joseba Errekalde, Juanjo Arin, Nicolas Subirán, Igor Blanco eta Joaquin Garrido Gehituko bazkideek eratutako Sebastiane Sariaren Epaimahaiak, epaimahaiburu Javi Irigoien duela, erabaki du SEBASTIANE 2014 saria,
FRANÇOIS OZON zuzendariaren “UNE NOUVELLE AMIE” filmari ematea,
Zuzendariak joko bat proposatzen digu lan honekin, itxuraz friboloa, baina maskulinitate- eta feminitate-etiketa zein -ereduak auzitan jartzen dituena. Aintzat hartzen dugu, horrekin norberaren askatasunerantz aurrerapausoak ematen laguntzen duela filmak, norberaren identitatea berresten lagunduz.
François Ozonek film honekin aldarrikatzen duenez, haur guztiek dute eskubidea beren familiek errespetu beraz tratatuak izan daitezen, familia horiek nortzuk eratzen dituzten gorabehera.
Epaimahaiak, halaber, aintzat hartu du Frantzian, beste hainbat herrialdetan bezala, LGTB familiek bizi duten egoera, gaur egun oraindik baztertu eta auzitan jartzen baititu gizarteak.
Halaber, epaimahaiak esker ona adierazi nahi dio Zinemaldiaren Hautaketa Batzordeari aurtengo edizioan hautetsi dituen LGTB filmak direla-eta.