Mezu hau ondo ikusten ez baduzu edo hizkuntza aldatu nahi baduzu:
| euskara | castellano | english |
Jarraitu gaitzazu hemen

Babesle Ofiziala:
rtve.es Gas Natural - Fenosa movistar+
Maren Ade-ren ''Toni Erdmann'' filmarentzat izango da urteko film onenaren FIPRESCI 2016 saria; zuzendariak Donostia Zinemaldian jasoko du

Facebook-en
partekatu

Twitter-en
partekatu

Bereizmen handiko irudiak

Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko (FIPRESCI) kideek Toni Erdmann filma izendatu dute urteko film onena. 2016ko FIPRESCI Sari Nagusiaren botazioan mundu osoko 475 kritikarik hartu dute parte, eta munduko estreinaldia 2015eko uztailaren 1a eta gero izan duten filmen artean egin dute aukeraketa. Toni Erdmann filma beste finalistei gailendu zitzaien: Jim Jarmusch-en Paterson eta Duke Johnson eta Charlie Kaufman-en Anomalisa.

Maren Ade (Karlsruhe, Alemania, 1976) saria irabazi duen lehen emakumezko zuzendaria da, 1999an sortu zutenetik. Harez gain, maila handiko hainbat zinemagilek jaso dute: Pedro Almodóvar, Michael Haneke, Cristian Mungiu, Aki Kaurismäki, Paul Thomas Anderson, Jean-Luc Godard, Richard Linklater eta George Miller, besteak beste.

Ade zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea da. Haren lehen lanak, Der Wald vor lauter Bäumen filmak, Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen 2005eko Sundance zinema-jaialdiko World Cinema sailean. 2009an Alle anderen aurkeztu zuen Berlinalen. Toni Erdmann zuzentzen duen hirugarren film luzea da; Canneseko zinema-jaialdian estreinatu zen, eta 69. edizioko FIPRESCI saria ere jaso zuen han. Iragan ostiralean jakinarazi genuen moduan, filma Donostia Zinemaldiko Perlak sailaren barruan lehiatuko da. Orobat, Europako Parlamentuaren 2016ko LUX saria irabazteko hautagai bat da. The Match Factory arduratzen da filmaren nazioarteko banaketaz; Espainian, berriz, Golem etxeak banatuko du.

Maren Adek adierazi du: “Bereziki zorionekoa sentitzen naiz urteko ia film guztiak ikusi dituzten pertsonek aukeratu nautelako. Eskerrik asko Cannesen Toni Erdmann-i hasiera handi hori emateagatik”.

Maren Adek Zinemaldiko inaugurazio-galan jasoko du FIPRESCI Sari Nagusia; ostiralean egingo da, irailak 16, Kursaal Auditoriumean.


 
Toni Erdmann
Maren Ade (Alemania - Austria)

Ines egoitza Bucaresten duen Alemaniako enpresa garrantzitsu batean dabil lanean. Bizimodu erabat ordenatua darama, bere aita Winfried bat-batean iritsi eta ustekabeko galdera bat egiten dion arte: ''Zoriontsua al zara?''. Ezin erantzunean, bizitza astinduko dio apur bat lotsarazten duen aita horren presentziak. Baina bere bizitzari berriz zentzua ematen lagunduko dio, alegiazko pertsonaia bati esker: Toni Erdmann alaia. Filmak FIPRESCI saria irabazi zuen Canneseko 2016ko zinema-jaialdian.



Babesle Ofiziala:

rtve.es Gas Natural - Fenosa movistar+

Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXABANK

Instituzio Kideak:

Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzcoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte


Festival de San Sebastián
© Donostia Zinemaldia | Castellano | Euskara | English |
E-mail hau jaso duzu Donostia Zinemaldiako informazio bidalketako zerrendan zaudelako. Boletinak jasotzen jarraitu nahi ez baduzu, erantzun e-mail honi eta Gaia jarri behar duzun eremuan idatzi "baja eman".
Sar gaitzazu zure kontaktuen edo helbide zerrendatan, gure informazioa sarrera bandejan sartuko zaizula ziurtatzeko.