Mezu hau ondo ikusten ez baduzu edo hizkuntza aldatu nahi baduzu:
| euskara | castellano | english |
Jarraitu gaitzazu hemen

Babesle Ofiziala:
rtve.es Gas Natural - Fenosa movistar+
Besteak beste, Baltasar Kormákur, Feng Xiaogang eta Lee Sang-il lehiatuko dira 64. Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko
Bartosz M. Kowalskiren eta Emiliano Torresen lehen lanek osatuko dute Sail Ofizialeko lehiaketa

Facebook-en
partekatu

Twitter-en
partekatu

Bereizmen handiko irudiak

Bost zinemagile gehitu dira Urrezko Maskorra lortzeko lehiara. Baltasar Kormákurren Eiðurinn / The Oath, Lee Sang-ilen Ikari / Rage, Bartosz M. Kowalskiren Plac zabaw / Playground, Emiliano Torresen El invierno eta Feng Xiaogangen Wo Bu Shi Pan Jinlian / I am not Madame Bovary filmek osatuko dute 64. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialeko lehiaketa.

Lee Sang-ilen (Niigata, Japonia, 1974) filmek behin eta berriz jaso dute Japoniako zinema-akademiaren aitortza. Hula Girls (2006), gainera, Oscar sarietan Japonia ordezkatzeko aukeratu zuten. 2013an Yurusarezaru mono / Unforgiven filma egin zuen, Sin perdón filmaren remake japoniarra. Ikari / Rage laugarren filma du, eta antzezle hauek izan ditu protagonista: Ken Watanabe aktore ezaguna, zeinak antzezpen nabarmengarriak egin baititu, esaterako, Inception, Batman Begins, The Last Samurai (Oscar sarietarako izendapena ekarri zion) eta Letters From Iwo Jima; Satoshi Tsumabuki (Nie Yinniang / The Assasin); eta Aoi Miyazaki (Like Someone in Love). Shuichi Yoshidaren izen bereko nobelan oinarritutako film bat da: ihesean doan hiltzaile batek mesfidantza ereingo du hiru bikoteren artean Japoniako hiru herri desberdinetan.

Baltasar Kormákur  (Reykjavik, 1996) hala Islandian nola Estatu Batuetan aritu da lanean. Eiðurinn / The Oath filma aurkeztuko du, bere alabaren mutil-lagun droga-trafikatzaile eta manipulatzailearen jarreraren aurrean neurri zorrotzak hartu beharko dituen bihotzeko zirujau bati buruz. 2001ean ere Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen Kormákur, Hafid / The Sea filmarekin. Haren lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: 101 Reykjavík (2000), Jar City (2006), The Deep (2012) eta Everest (2015), Veneziako zinema-jaialdia inauguratu zuen filma.

Feng Xiaogang (Pekin, 1958) zinemagile ezaguna da, bai etxean, eta bai atzerrian ere. The Banquet (2006) filmarekin Venezian lehiatu zen, Assembly-rekin 25 sari baino gehiago bildu zituen eta Aftershock (2010) Txinako hautagaia izan zen Oscar sarietan, ingelesezkoa ez den film onenaren kategorian. Horrez gain, AEBko zenbait produkziotan ere parte hartu du: Iron Man 3 (2013), X-Men: Days of Future Past (2014) eta The King’s Daughter (2016), aurki estreinatzekoa. Wo Bu Shi Pan Jinlian / I Am Not Madame Bovary filmean, fabula garaikide garratza dakar. Fan Binbing aktorea da protagonista; Xiaogang jada aritua da harekin lanean, film batean baino gehiagotan.

HBO telebista-katerako bi dokumental filmatu ondoren, Moja Wola / A Dream in the Making eta Niepowstrzymani / Unstoppables, Bartosz M. Kowalski (Gdynia, Polonia, 1984) estreinakoz barneratu da fikzioan Plac zabaw / Playground filmarekin. Egiazko gertakarietan oinarritua, Poloniako hirixka bateko azken eskola-eguna hartzen du ardatz, haur eta nerabeek egindako krimenen atzean zer dagoen aztertzeko asmoz.

Emiliano Torresek (Buenos Aires, 1971) bere lehen zuzendari-lana dakar, gidoilari eta zuzendaritzako laguntzaile aritu ostean, besteak beste, Marco Bechis, Miguel Courtouis eta Emanuele Crialeserekin batera. El invierno filmean, lanetik bota duten kontramaisu batek aurre egin beharreko zailtasunei helduko die; hari esker, Toulouseko Zinema Eraikitzen saila irabazi du aurten.

Guztira sei opera prima sartu dira Urrezko Maskorra lortzeko lehiaketan. Kowalskiren eta Torresen filmak zinemagile hauen proposamenei gehitu zaizkie: Miles Joris-Peyrafitte estatubatuarra (As You Are), Ewan McGregor eskoziarra (American Pastoral), Johannes Nyholm suediarra (Jätten / The Giant) eta William Oldroyd ingelesa (Lady Macbeth).

Horrenbestez, Zinemaldiko Sail Ofizialeko 22 film ezagutzen ditugu dagoeneko. Aipatutako zuzendariak lehiaketa ofizialeko zerrendan sartu dira, beste hauekin batera: Emmanuelle Bercot (La fille de Brest / 150 Milligrams), Bertrand Bonello (Nocturama), Fernando Guzzoni (Jesús), Arnaud des Pallières (Orpheline / Orphan), Alberto Rodríguez (El hombre de las mil caras), Rodrigo Sorogoyen (Que Dios nos perdone), Jonas Trueba (La reconquista) eta Hong Sang-soo (Dangsinjasingwa dangsinui geot / Yourself and Yours). Horiez gain, Oliver Stone-ren Snowden, J.A. Bayonaren A Monster Calls (Un monstruo viene a verme) eta L’Odyssée / The Odyssey (klausura) filmek ere parte hartuko dute, lehiaketaz kanpo, eta bi emanaldi berezi iragarri dira: Manda huevos (Diego Galán) eta Vivir y otras ficciones (Jo Sol).

Bihar jakinaraziko da zer beste emanaldi berezi egingo den aurtengo Zinemaldiko Sail Ofizialaren barruan.


 
© Lilja Jonsdottir for RVK Studios
Eiðurinn / The Oath
Baltasar Kormákur (Islandia)

Finnur arrakasta handiko bihotzeko zirujau bat da, bi seme-alabaren aita. Haren familia-bizitza korapilatzen hasiko da Anna bere alaba droga-trafikatzaile manipulatzaile batekin harremanetan hasten denean. Senargaiak gero eta kontrol zorrotzagoa ezartzen du Annarengan eta familia osoarengan, eta Finnur-ek neurri drastikoak hartu beharko ditu.


 
El Invierno / The Winter
Emiliano Torres (Argentina - Frantzia)

Patagoniako estantzia bateko kapataz zaharra lanetik bota dute. Haren tokian, peoi gazteago bat ipiniko dute. Bietako inorentzat ez da izango samurra aldaketa. Bakoitzak bere moduan egin beharko dio aurre datorren neguari. Opera prima.


 
Ikari / Rage
Lee Sang-il (Japonia)

Gela batean, bortizki eraildako pertsona batzuen gorpuak agertu dira, eta hormetako batean, biktimen odolarekin idatzia, "amorru" hitza. Urtebete geroago, oraindik ez dute hiltzailea aurkitu. Kasuak besteez fidatzeko jendearen gaitasunari eragin dio, bereziki Tokio inguruko arrantzale-herrixka bateko hiru bikoterentzat, eta Okinawa-rentzat, zeinak iragan misteriotsuko pertsona bat ezagutu berri duen. Konfiantzatik harago, amorrua dago. Eta amorruak, bortizkeria ekartzeaz gain, hilketa baten atzean datzan misterioa argitara atera dezake.


 
Plac Zabaw / Playground
Bartosz M. Kowalski (Polonia)

Azken eskola eguna Poloniako hiri txiki batean. Azken aukera da 12 urteko Gabrysia-rentzat, bere maitasuna adierazi nahi baitio gelako mutil bati. Gabrysiak hitzordu sekretu bat antolatuko du, eta xantaia egingo dio bere maitasunaren xedeari, ager dadin. Baina solasaldi intimoa izan behar zuena deskontrolatu egingo da eta ustekabeko amaiera bat ekarriko du. Filmak, begien bistako galdera egiteaz gain —zer dago haurrek burututako krimenen atzean?—, erantzunik aurkitzeko gai ote garen ere planteatzen du.


 
Wo Bu Shi Pan Jinlian / I Am Not Madame Bovary
Xiaogang Feng (Txina)

Li Xuelian-ek, senarrarekin bat eginda, dibortzio faltsu baten itxurak egingo ditu, bigarren apartamentu bat lortzeko, baina senarra beste emakume batekin ezkonduko da ustekabean. Epaitegietara joko du Lik, arrakastarik gabe, eta hamar urteko periplo zentzugabe bati ekingo dio orduan.



Babesle Ofiziala:

rtve.es Gas Natural - Fenosa movistar+

Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXABANK

Instituzio Kideak:

Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzcoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte


Festival de San Sebastián
© Donostia Zinemaldia | Castellano | Euskara | English |
E-mail hau jaso duzu Donostia Zinemaldiako informazio bidalketako zerrendan zaudelako. Boletinak jasotzen jarraitu nahi ez baduzu, erantzun e-mail honi eta Gaia jarri behar duzun eremuan idatzi "baja eman".
Sar gaitzazu zure kontaktuen edo helbide zerrendatan, gure informazioa sarrera bandejan sartuko zaizula ziurtatzeko.